Montrealen sorkuntza-egonaldia egiteko deialdia zabalik

Hautatutako koreografoak bi hilabeteko egonaldia egingo du Montrealgo Dantza Garaikideko Eskolan, eta haren amaieran aurkeztuko du egindako sorkuntza. Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 17 arte dago irekita.

-ren irudia
 Montrealen sorkuntza-egonaldia egiteko deialdia zabalik
  • Proiektuak aurkezteko epe-amaiera: 2023ko apirilaren 17a, 15:00ak arte
  • DEIALDIA

Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Arte eta Letren Kontseiluak (CALQ), EDCMrekin, Tabakalerarekin eta Gipuzkoako Dantzagunearekin lankidetzan, 2023ko udazkenean Montrealen sorkuntza-egonaldi bat egiteko deialdia egin dute. Egonaldia Québec-Euskadi lankidetza programaren baitan eginda, eta bi herrialdeetako kultur eragileen arteko lankidetza sustatzea du helburu, baita sortzaile eta kultura-enpresen arteko harremanak sustatzea ere.  

Deialdia koreografo profesionalei edota eskarmentudunei zuzenduta dago. Hautatutako koreografoak bi hilabeteko egonaldia egingo du Montrealgo Dantza Garaikideko Eskolako ikasleekin (EDCM), eta sorkuntzaren emaitza abenduan aurkeztuko du. Hautatutako koreografoak 4.000€ko laguntza jasoko du egonaldirako, eta sortutako lanaren egile eskubideengatik 4.500$ (kanadar dolarrak) emango zaizkio.