TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Zeinu-hizkuntza eta dantza", Jone San Martin irailaren 28tik urriaren 2ra

Jone San Martín dantzariak eta Mikel R Nieto soinu-artistak zeinu-mintzairari eta dantza garaikideari buruzko dantza- eta ikerketa-tailer bat egingo dute Sortutakoak Soziala programaren barruan. Tailerra zabalik dago dantzari profesionalentzat eta pertsona gorrentzat.

-ren irudia
 TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Zeinu-hizkuntza eta dantza", Jone San Martin irailaren 28tik urriaren 2ra

Sortutakoak Soziala deialdiaren barruan egingo da tailerra, eta etorkizunean ikuskizun bat egitea da helburua.

  • Datak: irailaren 28tik urriaren 2ra
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Ordutegia: 18:00-20:00
  • Izen-ematea: dantzagunea@gipuzkoa.eus
  • Informazioa: jonesanmartinastigarraga@gmail.com

Carol Rementeria zeinu-interpretea eta aholkulariak ere hartuko du parte.

Informazioa: Jone San Martin