TAILERRA: "Sorkuntza prozesuak urrutitik garatzeko tresna digitalak", ekainaren 19an

Bertha Bermudez dantzari eta ikertzaileak emango du areto birtualean.

-ren irudia
 TAILERRA: "Sorkuntza prozesuak urrutitik garatzeko tresna digitalak", ekainaren 19an

Dantza eta mundu digitala 70eko hamarkadatik ari dira bata besteari sormen-prozesuetan laguntzen, eta esparru digitala eta analogikoa tartekatzen dira prozesu eszenikoetan, dokumentazioan eta dantzaren bitartekaritzan. Covid-19aren ondorioz, gero eta gehiago dira klase digitalak eta ikuskizunak streaminean ematea, eta areagotzen ari dira distantziatik egiten ari diren sorkuntza-prozesuak.

Tailer honen jomuga dira, azken batean, urrutitik egiten ari diren sorkuntza-prozesuak. Transmisioa eta harremana errazteko sorkuntza telematikoarako tresna baliagarriak emango zaizkie partaideei.