Osasuna eta euskarari buruzko biltzarra, Arantzazun

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatu du biltzarra eta gaia esparru desberdinetatik landuko dute mahai-inguru, hitzaldi eta tailerren bidez. Biltzarra maiatzaren 18 eta 19an izango da.

Foto de 
 Osasuna eta euskarari buruzko biltzarra, Arantzazun

Osasungo Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) biltzarra antolatu du Arantzazun (Oñati), maiatzaren 18 eta 19an. Erakundearen helburua medikuntzaren esparrua euskalduntzea da eta, horretarako, alor ezberdinetatik eragiten saiatzen da. Testuinguru horretan kokatzen dira, beraz, euskara eta osasuna uztartzeko antolatu dituzten jardunaldiak eta bertan hainbat aditurekin arituko dira osasunari eta hizkuntzari buruz. Egitarau oparoa antolatu dute bi egunetarako, egun osokoa maiatzaren 18rako eta egun erdikoa 19rako eta, tartean, hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak, bisitak... Biltzarraren laguntzaileetako bat da Gipuzkoako Foru Aldundia.

Biltzarrean izena emateko 944-001133 telefono zenbakira deitu behar da edo mezu bat oee@oeegunea.eus helbidera bidali. Izena ematen dutenek 95 € ordaindu beharko dituzte, bazkideek 85 € eta ikasleek 40 € bazkaltzera geratzen badira eta 15 € ez badira geratzen.

Hona egitaraua:

maiatzaren 18a, ostirala

08:30-09:00. Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:15-09:30. Biltzarraren aurkezpena.
09:30-11:00. Lehenengo mahai-ingurua: komunikazio arazoak sortzen dizkiguten gaiak. Moderatzailea: Itziar Lasa.
     - Gaixo psikotikoekin nola komunikatu. Idoia Astigarraga, psikiatra.
     - Nola hitz egin sexuaz kontsultan. Agurtzane Ormaza, sexologoa.
     - Gaixoarekin komunikazio eraginkorra, oztopoak gainditzen. Xabier Zupiria, familia medikua, psikologoa eta EHUko irakaslea.
11:00-11:30. Atsedena.
11:30-12:30. Ahozko komunikazioen eta posterren aurkezpenaren lehenengo saioa.
12:30-14:00. Bigarren mahai-ingurua: euskarazko komunikabideak osasungintzan. Moderatzailea: Iñaki Peña.
     - Ostatuberri aldizkariaren ibilbide luzea eta aurrekariak. Mikel Maioz, aldizkariaren arduraduna.
     - Osasun Etxearen esperientzia Euskadi Irratian. Arantxa Arza, irratsaioaren aurkezlea.
     - Osagaiaz osasun-zientzien aldizkari berria. Joxerra Furundarena, aldizkariaren zuzendaria.
14:30-15:30. Bazkaria Sindika jatetxean.
16:00-18:00. Hirugarren mahai-ingurua: hizkuntza eta osasuna. Moderatzailea: Juanjo Sagarzazu.
     - Hizkuntza(k) Osakidetzan. Xabier Arauzo, Osakidetzako Euskara Zerbitzuko arduraduna.
     - Zelan ikusten gaituzte beste aldetik? Joxe Aranzabal, Mondragon Unibertsitateko irakasle ohia, blogaria eta gaixo onkologikoa.
     - Gales eta Kanadako esperientzia. Aitor Montes, medikua Aramaioko Osasun Zentroan.
17:00-19:00. Bigarren tailerra. Euskarazko Wikipedia. Galder Gonzalez, EHU. (Tailer honetarako ordenagailu eramangarria ekartzea komeni da).
18:00-18:30. Atsedena.
18:30-19:00. Ahozko komunikazioen bigarren aurkezpena.
19:00-20:00. OEEko urteroko batzarra.
19:00-21:00. Kultur ekintzak.
     - Arrikrutz kobazulora bisita.
     - Aizkorri-Aratz parke naturaleko interpretazio zentrora bisita.
21:00. Afaria Goiko Bentan.

maiatzaren 19a, larunbata

09:00-10:00. Hitzaldi zentrala. Anjel Lertxundi idazlea, zinemagilea eta euskaltzaina.
10:00-11:00. Ahozko komunikazioen eta posterren aurkezpenaren bigarren saioa.
11:00-11:30. Atsedena.
11:30-13:00. Hirugarren tailerra: Know Pain, No Pain. Amaia Etxebarria, Gixane Orrantia, Maider Azkuenaga eta Ainhoa Pikaza. Lehen hirurak fisioterapeutak eta, Pikaza, erizaina.
11:30-13:00. Laugarren mahai-ingurua: bioetika / zainketa aringarriak. Moderatzailea: Oihana Ezkurra.
     - Komunikazioaren garrantzia doluaren prozesuan. Patxi Izagirre, psikologoa, doluan aditua.
     - Bizitzaren amaieraz, heriotza duinaz. Koldo Martinez, mediku intentsibista Nafarroako ospitalegunean eta bioetikako aditua.
     - Komunikazioaz / inkomunikazioaz, bizitzaren amaieran etxean. Iñigo Suberbiola, medikua Donostiako Etxeko Ospitalizazioan.
13:00-14:00. Itxiera. Komunikazio eta poster onenen sari banaketa. Bertso saio klinikoa: Nahikari Gabilondo eta Felix Zubia.