Back 11 emanaldi, X. Musika Garaikidearen Zirkuituaren barruan

11 emanaldi, X. Musika Garaikidearen Zirkuituaren barruan

Musikagileak Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak, antolatutako X. Musika Garaikidearen Zirkuitua irailaren 27a eta abenduaren 10a bitartean ospatuko da.

11 emanaldi, X. Musika Garaikidearen Zirkuituaren barruan

Artista eta talde ugari entzuteko aukera eskainiko du zirkuituak. 11 emanaldi eskainiko dra guztira, Donostia, Bilbo eta Gasteizko hainbat agertokitan.

Gipuzkoan, esaterako, Ensemble Court-Circuit, B3: Brouwer Trío, Roberto Casado eta Francesca di Nicola, Norio Sato eta Maya Kimura, Trío Salzedo, Leioa Kantika Korala, Xare Laborategia [Hitz] eta Iñaki Alberdi eta Stefan Hussong entzuteko aukera izango da.

Horrez gain, bestelako hitzordu pedagogiko eta dibulgatiboak izango dira Zirkuituak irauten duen bitartean. Esate baterako, Héctor Parra maisuak Musika Garaikideko Konposizio ikastaroa eskainiko du irailaren 24, 25 eta 26an Musikenen.

Bi masterclass ere izango dira: Ganbera Musikako Interpretazioaren ingurukoa, bata, B3: Brouwer Tríoren eskutik, urriaren 10ean; bestea, Fredériqué Cambreling harpa-joleak eskainiko du, urriaren 29an, instrumentu horren inguruan.