Back Artista bisualak: sorkuntzak eta harremanak artikulatu eta indartu

Artista bisualak: sorkuntzak eta harremanak artikulatu eta indartu

Joan den abenduaren 15ean K bulegoaren lehen monografikoa egin zen. Gipuzkoako ikusizko arte eta arte plastikoen esparrua artikulatzeko aukerei buruzko gogoeta saioa izan zen. Atera ziren konklusioak partekatzen ditugu.

Artista bisualak: sorkuntzak eta harremanak artikulatu eta indartu

 

Monografikoak K bulegotik garatuko dugun prestakuntza-planaren parte dira. Hileroko saioak izango dira eta hiru hilez behingo prestakuntza-saio batzuekin konbinatuko ditugu. Saio hauetan sorkuntzarekin, komunikazioarekin eta kudeaketarekin lotutako gaiak landuko ditugu.

Joan den abenduaren 15ean K bulegoaren lehen monografikoa egin zen. Gipuzkoako ikusizko arte eta arte plastikoen esparrua artikulatzeko aukerei buruzko gogoeta saio bat izan zen; izan ere, K bulegoaren hasieratik, sorkuntza plastikoa eta bisuala errazten duten ehun eta baldintzak indartzeko ahalmenak batu eta partekatzeko beharrarekin lotutako eskaerak jaso ditugu.

Pertsona askok jotzen dute K bulegora sorkuntzen garapenean edo ekoizpenean aurkitzen dituzten arazo desberdinen garapenean laguntza eskatzera. Askota proiektuen garapen jasangarria zailtzen duten gaiek zerikusia dute ikusizko arte eta arte plastikoen eremuan sarerik ez egotearekin, tartean hainbat praktika bultzatzeko baldintza egokiak dituzten sorkuntza-espaziorik ez egotearekin eta ikusizko sorkuntzetara iristea ahalbidetuko duten bitartekaritza-prozesuen beharrarekin.

Kultur sorkuntza eta ekoizpena izugarri zaildu diren garai hauetan, kultur sektoreko praktika artistikoen egoera zehatzago aztertzeko galdeketa ugari egin dira sektorearen barruan artikulatuak dauden praktika desberdinetan lan egiten duten artisten egoera eta beharrak aztertzeko. Artista batzuk besteak baino saretuagoak daude eta hau beharrak eta hobekuntzak lantzen joateko lagungarri dela badakigu, aldiz, ikusizko artista eta artista plastikoen egoera zaila da eta artikulazio falta dago.

Honi erantzuteko sortu da Bilbon Artistak-etc elkartea, Covid-19aren krisiak arte plastiko eta bisualetan izan duen eraginari erantzun kolektiboa ematea helburu duena. Saioaren hasieran, kolektibo berri hori aurkeztu zen.

Jarraian, parte hartu zuten artisten kezkei buruz hitz egiten jarraitu zen, eta ideia hauek izan zituzten hizpide nagusiki:

- Diziplinetatik haratago lankidetzan aritzeko beharra. Sarean lan egitea kolektiboek zein partikularrek, bai eta aholkularitza-zerbitzu publikoek (K bulegoa, Kultur Araba) edo sektoreko elkarte espezifikoek ere (Ekki, Teknikariok, EIE, EAB, ADDE, Musika Bulegoa, (H)emen, etab.).

- Gakoak eta ikaskuntzak bezeroarekin, kultura-teknikariekin eta, oro har, publikoarekin partekatzeko beharra, sarbidea eta arte- eta kultura-esperientzia hobetzeko.

- Zenbait praktika eta lengoaia artistikoekiko fobia gainditzea.

- Elkarteen eta kolektiboen lan-logikak, -ohiturak eta -mekanismoak hobetzea, egungo erronkei erantzun berriak emateko formulazio berriak ahalbidetuko dituzten baldintza inklusiboak sortzeko.

- Topaguneak eta esperientziak sortzea, ehuna aberasteko eta ikaskuntza-esperientziak errazteko.

- Sorkuntzaren eta hura garatzeko beharrezko baldintzen balioa sustatzea.

Amaitzeko, ariketa dinamiko bat egin zen eta emaitza hurrengo Manifestua izan zen:

 

Sortutako dokumentua deskargatu