Back Bekak eta laguntzak talentu gazteari: 'Izango gara 2019'

Bekak eta laguntzak talentu gazteari: 'Izango gara 2019'

Talentu gazteentzako beken zenbatekoa 181.500 eurokoa da, gehi gauza bidezko laguntzak, 10 laguntza lerrotan banatua.

Bekak eta laguntzak talentu gazteari:

Diputatuen Kontseiluak, Denis Itxaso Kultura Diputatuak eskatuta, Izango Zara beka eta laguntza programa deitu du, arte, kirol, turismo eta lankidetza arloko gaietan Gipuzkoako gazteen prestakuntza espezializatua osatzeko. Sorkuntzaren, kulturaren, artearen, turismoaren eta lankidetzaren arloko espezializazio beka horien izendatzaile komuna da aipatutako arlo horietakoren batean bokazio eta trebetasun berezia duten gazteen talentua saritzea, eta jakintza arlo horietakoren batean espezializazioko ikastaroak edo egonaldiak egiteko baliabide nahikorik ez duten gazteei eta familiei lehentasuna ematea.

Programa 181.500 eurokoa da, gehi gauza bidezko laguntzak. Hartzaile izan daitezke jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteak, jakin-mina dutenak, beren proiektu bat sortu eta garatu nahi dutenak, ikerketan ibilbidea egin edo proiektu kolektibo bat aurrera eraman nahi dutenak. Parte hartzaileen adin tartea: 16 eta 31 urte bitartekoa. Labore kasuan 35 arte.

1- Prestakuntza espezializaturako bekak 

  • Musika: Hobekuntza instrumentu edo ahots interpretazio, zuzendaritza edo konposizioaren alorrean.
  • Dantza: Hobekuntza dantza klasikoan, garaikidean edo koreografian.
  • Arte dramatikoa: Hobekuntza antzezte teknikan edo zuzendaritzan.
  • Ikus arteak eta erakusketa komisariotza: Prestakuntza espezializatua alor desberdinetan.
  • Moda diseinua: Prestakuntza espezializatua alor desberdinetan.
  • Arkitektura: Prestakuntza espezializatua eraikuntzan, hirigintzan eta paisajismoan.

Bekak gehienez 10.000 euro pertsona bakoitzeko izango dira.Ikastaroen iraupena, gutxienez 4 hilabete eta gehienez 10 hilabete jarraitukoa izango da, eta deialdiaren urteko irailaren 1etik ondoko urteko azaroaren 30era bitartean gauzatu ahal izango dira. Beka hauen kopurua osoa 60.000 eurokoa da.

2- Prestakuntza espezializatuko Nicanor Zabaleta beka hari instrumentistentzat

Beka hau 26 urte bete ez dituzten pertsonei zuzendurik dago. Biolin, biola, biolontxelo, harpa edo kontrabaxu bakarlari gisa espezializazio ikasketak egiteko, dedikazio profesionaleko musika jotzaileak beharrezkoa duen prestakuntza bideratzea helburu. Bekak urtebeteko iraupena izango du eta zenbatekoa 14.000 eurokoa izango da.

3- Labore bekak Gipuzkoako museoetan proiektuak sortu nahi dituzten artistentzat

Beka hau artistei zuzendurik dago, Gipuzkoako museoetan site specific izaerako arte sorkuntza proiektuak sortu eta gauzatzeko. Hau da, berariaz museo zehatz baterako diseinatua, espazio horrekin lotura berezia izango duena eta horren berrinterpretazioa edo museoko bildumarekin, eraikuntzarekin, ingurunearekin edo gizarte testuinguruarekin harremana proposatuko duena. Eskatzaileak beka eskatzen duen urteko abenduaren 31n 36 urte bete gabeak eduki beharko ditu.

Hiru hilabeteko iraupena izango du –deialdiaren urteko irailaren eta ondoko urteko ekainaren artekoa-. Egoitza izaerakoa izan daiteke, edo ez. Amaitzean, emaitzen jendaurreko aurkezpena antolatuko da. Beken kopurua eta zenbatekoa: 4 beka, bakoitza 7.500 €-koa. Beka hauen kopurua osoa 30.000 eurokoa da.

4- José Ignacio Tellechea Idígoras beka ikerketa historikoak egiteko

Beka honen xedea Gipuzkoako Lurralde Historikoari buruzko ikerketa historikoak egitea da, eta Gipuzkoako Artxibo Orokorrak kudeatua dago. Azterlanak hainbat diziplinatatik hel daitezke. Beka gai diren lanen iraupena 12 hilabetekoa izango da. Gehienezko zenbatekoa: 10.000 euro.

5- Gordailuan etnografiaren eremuan prestakuntza praktikak egiteko beka

Ondare etnografikoaren eremuan, bereziki bildumen dokumentazioaren alorrean, prestakuntza praktikak, izaera teoriko zein praktikokoak, Gordailuan (Gipuzkoako Kultura Ondare Higigarrien Zentroa, Irun) egitea. Bekak 8 hilabeteko iraupena izango du. Gehienezko zenbatekoa: 10.000 euro.

6- Gordailuan kontserbazio eta zaharberritze eremuan prestakuntza praktikak egiteko beka

Beka honek hamar hilabeteko iraupena izango du eta 10.000 eurokoa izango da.

7- ELIAS QUEREJETA ZINE ESKOLAko graduondoko ikastaro batean matrikulatzeko beka

Hiru beka EQZEko ikastaroetako batean matrikulatzeko: Artxiboa eta filmak babestea, Ikus-entzunezkoen Komisariotza eta Sorkuntza zinematografikoa.

Aztergai den alorrean oinarrizko prestakuntza gainditurik, era profesionalean alor horretan jarduteko asmoz, espezializazio eta hobekuntza ikasketak eta ikastaroak egin nahi dituzten pertsonei bakarrik zuzenduriko bekak dira hauek.

Bekaren iraupena EQZE graduondoko ikastaroari dagokiona izango da eta 2.500 eurokoa izango da. Beka hauen kopurua osoa 7.500 eurokoa da.

8- Turismo sektoreari aplikaturiko ikerketa beka

Ikerketa alorrak ondokoak dira: Planifikazio turistikoari eta lurralde orekari buruzko ikerketa; produktu eta baliabide berriak garatzea eta balioan jartzea; turismoa eta iraunkortasuna hiru alderdiei dagokienez, hau da, ekonomikoa, ingurumena eta gizartea; turismo arduratsua eta turismoaren eraginari buruzko azterlanak. Bekaren iraupena, gehienez, 10 hilabetekoa izango da eta gehienez 10.000 eurokoa.

9- Diru laguntza poltsak proiektu solidarioetan parte hartzaile direnen bidaiak finantzatzeko

Gure Lurralde Historikoko biztanle gazteak balio solidarioetan heztea da helburua, hainbat errealitateren zuzeneko ezagutzaren bitartez. Parte hartzaileek elkartasun balioak sendotzea eta garatzea da xedea, beste kultura batzuetan eta bestelako testuinguru sozial eta ekonomikoetan bizi izandako esperientzien bidez, baita balio horiek gure gizartean zabaltzeko konpromisoa hartzea ere.

Iraupena, gehienez, hiru hilabetekoa izango da, eta bakoitzaren gehienezko zenbatekoa 2.000 eurokoa. Poltsa hauen kopurua osoa 20.000 eurokoa da.

10- Auzolanean antolaturiko gazteen proiektuetarako (proiektu komunitarioak) diru laguntzak

Gipuzkoako gazteei beren ingurunea inplikatzen duten proiektu kolektiboak garatzen laguntzea da laguntza lerro honen helburu orokorra, interes publikoko eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzearren.

Gutxienez 3 pertsonak, 18 eta 30 urte arteko gazteek, osaturiko taldeek parte har dezakete. Horiek proiektu bat gauzatzea proposatu beharko dute, baina ez dira elkarte edo enpresa gisa eraturik izango eta, hortaz, ez dute nortasun juridikorik izango.

Gehienezko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da, eta gutxienekoa 1.500 eurokoa. Diru laguntza hauen kopurua osoa 10.000 eurokoa da.

Ohar orokorrak

Laguntza horiei guztiei buruzko informazioa eskuragarri egongo da

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da GAOn argitaratu ondoren; eta zabalik egongo da deialdi-ildoen arabera era ezberdinean (beti ere, 3-4 asteko tartea).