Back Biomaterialekin sormen lantegia: Material organikoekin birsortzailetza eta diseinua

Egitasmoaren izena : Biomaterialekin sormen lantegia: Material organikoekin birsortzailetza eta diseinua

Eragilea : Ainhoa Garmendia: Mazedonia Design S Coop Pequeña

Telefonoa
616318099
Kontaktua
Ainhoa Garmendia

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikus-arteak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Natur zientziak
Teknologia
Plastika
Fisika eta Kimika
Zein balio sustatzen ditu
Adierazpen artistikoa, sormena, lankidetza, garapen jasangarria, ekonomia zirkularra eta ingurumenaren zaintza.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat: DBH 1 - DBH 4.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
30 ikasle gehienez.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

990€ BEZ salbuetsita.

Jardueraren deskribapena:

   Oinarri biologikoa duten materialak aukerarik hoberena dira petrolioaren deribatuekiko dugun dependentzia txikiagotzeko. Bai biomaterialak edota sintetikoak sortzeko prozesuetan, eraldaketa tekniken ezagutza eta emaitza komunikatzeko gardentasuna berebizikoak dira. Bi ideia horiek gogoan izanda, material berriak
sortzeari ekingo diogu ikasleekin batera. Chemarts Cookbook bezalako liburuak abiaburu, biomaterialak sortzeko errezeta propioak garatuko ditugu, betiere segurtasunez lan egiten.

   Ukimen, propietate bisual eta bestelakoetatik abiatuta, 3 orduko jardunaldian sortzailetza landuko dugu, kontzientziatzen eta inspiratzen duten emaitzekin. Egungo gizarteak sortzen dituen hondakinentzat ekonomia zirkularreko konponbideak
aurkituko dira. Algekin, zelulosa bakteriarrarekin, mizelioarekin, kafe hondarrekin, kombutxarekin eta bestelako hondakin organikoekin materialak sortu eta artisautza teknikak aplikatuz eraldatuko dira.

 

LANTEGIAREN EDUKI DIDAKTUKOAK ETA GIDOIA: guztira 3 ordu.
- Ekonomia zirkularreko diseinua (Hondakin organikoak konpostatzea):
biomaterialekin diseinatzen hasi aurretik, diseinu jasangarriariari eta ekonomia zirkularrari buruzko sarrera teorikoa egingo da. Biomaterialen jatorria, sukaldatzeko errezetak eta materialen aplikazioak azalduko dira. Adibidez: sagar edo anana azalekin egindako larrua, fungiarekin egindako materialak eta janari-hondakinekin egin daitezkeen beste hainbeste adibide. Sormen teknikak landuko dira ikasleek biomaterialekin objektu eta artelanak sor ditzaten.
- Biomaterialak sukaldatu: ikasleek sukaldatzeko tresneria arrunta erabiliko dute biomaterial berriak sortzeko. Biomaterialak moldatzeko teknika desberdinen praktikak burutuko dira. Hasteko, bitrozeramika eramangarrian biomaterial bat sukaldatuko da eta ondoren, moldeak erabiliz, xaflak sortuko dira. Amaitzeko erronka bezala, hauek moztu eta eskolarako erabilgarriak izan daitezkeen diseinuak sortu daitezke, moda osagarriak edota ikasleek diseinatutako beste zerbait.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

- Baldintzak: Gutxienez hilabeteko aurrerapenarekin datak adostea.
-Espazioaren beharrak: Proiektorea duen gela bat beharko da.
-Gainontzeko baliabideak ekintzailearen eskutik: Sormen teknikak lantzeko materiala, biomaterialak sukaldatzeko tresnak, moldeak eta lan-tresnak.

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA
- Esperimentazioa da tailerraren ardatza, material naturalekin aukera berritzaileak imaginatzea. Norbanakoan dagoen izpiritu sortzailea piztu eta ideiak partekatzen ikasi, ideia berritzaileei aukerak ematen ikasi.
- Diseinu prozesua: produktuaren diseinu prozesua bere osotasunean landuko da, sortzailetza tekniketatik abiatuz ideien bateratze eta prototipatzera.
- Metodologia profesionalak ikastetxera gerturatu, ezagutza teknikoak liberalizatuz.
- Gaur egungo kontsumo kultura eta ohituren inguruko analisia, kritika eta gogoeta.
- Sortzailetza kultura jasangarrian erreferentziazko eta izen oneko kasuak ezagutaraziko dira, komunitatekoak eta internazionalak. Ekimen kultural kolektiboak, arte guneak, eta beste hainbeste adibide ekarriko dira klasera.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA
- Eginez ikasi: jarduera praktiko eta proaktiboa. Bizipenen bitartez pentsatu, egin eta sentsibilizatzen dira ikasleak. Hau da, ikasleek beraien eskuekin biomaterial berriztagarriak egitean, ezagutza esperientziatik barneratzen dute.
- Diseinu prozesua jarraituko dugu, guztion ideiak eta parte-hartzeak kontuan edukitzeko dinamikak landuko dira; taldelana sustatzea dugu helburu.
- STEAM hezkuntza: ezagutza zientifiko-tekniko eta artistikoak elkarreraginean jartzen ditugu proiektuen garapenean.
- Eskulan eta material eraldaketa prozesuei atxikitako genero oztopoak hautsi nahi dira  eta aurrera daramatzan prozesu industrial, artistiko eta kulturaletan aniztasuna izatea
ezinbesteko balorea da.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala


  Ainhoa Garmendia Serrano: Produktu Diseinatzaile eta Irakaslea.
   Diseinu Industrial eta Produktu Garapeneko Ingeniaria (Tecnun). Askotan, material naturalak erabiltzen ditu bere diseinuetan, gai garaikideei buruzko kontzientziazioa sortzeko, iraunkortasunari buruz batez ere. Azken urteotan lanean Finlandian, Madrilen, Italian, Portugalen eta Indonesian ibilitakoa; non urte bat egon
den Baliko ehungileekin artisautza tradizionala lantzen. Esperientzia hauek inspiratutako “Album naturala” (ehunen bilduma lana) ehungailu tradizional desberdinekin josten joan dan, komunitate hauek erabiltzen dituzten material eta
landareekin ehunak josiz. Esperientzia profesional nabarmenen artean, Ecoalf moda jasangarriko markan lan egin du, Fabrica Diseinuaren Ikerketa zentruan, Patricia Urquiola Estudioan, Vista Alegreko portzelana tailerretan, Baliko Studio Jencquel-en.
Tecnun Nafarroako Unibertsitatean eta IED Kunsthal Diseinu Eskolan irakasle da. Donostiako Tabakalera-Medialab gunean Ehungintzako lantegiak dinamizatu ditu.
   Gaur egun, Ainhoa Garmendia Mazedonia Design kooperatibako  da. Donostian finkatutako diseinu kooperatiba da eta diseinu zirkularrerako produktuen garapenean zerbitzuak eskeintzen ditu.