Back Butterfly Effect (Gizakeriaren eboluzioa)
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
1650€ (BEZa barne 10%)
Butterfly effect jarduera bi zatitan banatu dugu.
PARTE HARTZAILEAK; eskolakin adostutako ikasleak + ASTROLABIUM TEATROA
Ikastetxeak ahalik eta leku handiena jarri beharko du. Eskolan antzoki bat izan ezkero, antzokia. Gutxienez 4X5 metroko espazio diafano bat oholtza bezala, argia eta soinua jarri ahal izateko entxufeak.
Antzezlana kalera egokitu ahal izateko pentsatuta dago. Eskolako patioan edo frontoian ere egin daiteke.
Butterfly Effect antzezlana gizakiaren eboluzioari buruz arituko da. Eboluzio horretan, gizabanako bakoitzaren keinu txikiek izan duten garrantziaz.
Aktoreek historian gertaturiko aurrerapen teknologikoen zerrendatze bat egingo dute eta aldi berean giza-eskubideei lotutako hainbat pasarte antzeztuko dituzte.Hauen artean berebiziko garrantzia izango du emakumeen emanzipazioak. Historia ikuspuntu patriarkal batetik idatzia izan dela plazaratu nahi da nolabait.
Hau isladatzeko, Butterfly Effect, tximeleta efektua bezala ezagutzen den teorian oinarrituko da, gertaera txiki bakoitzak bultza dezakeen aldaketa haundiaz. Bizitzako aldaketetan, izaki bakoitzak, indibidualki duen ERRESPONSABILITATEAZ, hain zuzen.
ASIER ORUESAGASTI: eskarmentu handiko aktorea. Hainbat antzezlan, film, telebistako serie etab.etan parte hartutakoa.
DANIEL GOMARA: atzerriko hainbat eskolan ikasitako ektorea. Inprobisaketa teknikan esperientzia handia duena.
IÑAKI DIEGUEZ: akordeoilari internazionala, Circo du soleil-en 1000 emankizun inguru egin zituen eta musikarien zuzendari aritu zen ere, hainbat diska eta sari jasotakoa.
MIKEL SARRIEGI: Astrolabium teatroa konpainiaren sortzailea, hainbat konpainiakin aktore lanak eginda, 20 urtez antzerkiko irakasle.