Back Ehungintza lantegia oihal berrerabiliekin - Artisautza eskoletan, ikasleak artisau.

Egitasmoaren izena : Ehungintza lantegia oihal berrerabiliekin - Artisautza eskoletan, ikasleak artisau.

Eragilea : Ainhoa Garmendia

Telefonoa
616318099
Kontaktua
Ainhoa Garmendia: Mazedonia Design S Coop Pequeña

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikus-arteak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Teknologia
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Sormena, lankidetza, garapen jasangarria, ekonomia zirkularra eta ingurumenaren zaintza.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat zuzendua: DBH 1 - DBH 4.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
30 ikasle gehienez.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

990€ BEZ salbuetsita.

Jardueraren deskribapena:

   Lantegian ehungintza teknikak landuko ditugu eta ikasleak artisau bihurtuko dira. Bertan, ikasle bakoitzak eskuzko ehungailu bat izango du bere diseinua sortzeko.
Horretarako, ikasleek kamiseta zaharrak hari bihurtuko dituzte, ehungailuaren bitartez oihalei bizitza berri bat emateko.
   Tradizioaren memoria berreskuratzeko ehunen oinarrizko printzipioei buruz hitz egingo da. Ehungailu desberdinekin lan egiteko moduak aztertuko dira, hariak oihal bihurtu arte. Ehungailu bat osatzen duten zatiak eta honen prestaketa eta
funtzionamendua erakutsiko dira, baita testura ezberdinen adibideak ere.
   Saio praktikoan oihal eta hari berrerabiliak, zuntz naturalak, hostoak, loreak eta gure eskualdeko materialak erabiliz, diseinuekin esperimentatzeko askatasuna emango
zaie ikasleei. Indonesia eta Portugaldik inspirazio gisa ekarritako ehunen adibide fisikoak ikusiko ditugu klasean, baita ehun esperimentalen beste proiektu batzuk ere.

LANTEGIAREN EDUKI DIDAKTIKOAK ETA GIDOIA: guztira 3 ordu.
- Sarrera teorikoa - Ehungailuen teknika: ehungintza tradizionalaren teknika
azalduko da, ehungailu makinaren trebezia ulertzeko eta ehunak nola egiten diren ikasteko. Gertuko eta urruneko herrialdeetako ehunak aztertuko dira,
hauen testurak eta material anitzetatik inspirazio gisa erabiltzeko.
- Jarduera praktikoa - Oihalak berrerabili eta eskuzko ehungailuekin oihal berriak sortu: ikasle bakoitzak eskuzko ehungailu bat izango du norberaren oihal diseinua sortzeko. Eskura izango dituzte hainbat material beraiekin sortzeko: hariak, oihal berrerabiliak, eta bestelako material naturalak. Adibide
gisa, kamiseta baten oihala berrerabiltzen ikasiko dute, berriro hari bihurtu dezaten eta ehungailuan ehuntzeko.

 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

-Baldintzak: Gutxienez hilabeteko aurrerapenarekin datak adostea.
-Espazioaren beharrak: Proiektorea duen gela bat beharko da.
-Gainontzeko baliabideak ekintzailearen eskutik: Ikasle bakoitzak erabiltzeko ehungailuak (egurrezko bastidoreak), ehuntzeko materialak eta bestelako lan-tresnak.

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA
- Esperimentazioa da tailerraren ardatza, ehungintzan murgilduz. Norbanakoan dagoen izpiritu sortzailea piztu, ideia berritzaileei aukerak ematen ikasi.
- Artisautzaren ezagutza datozen belaunaldietara ekartzea, euskal ondare kulturala eta tradizioa bermatzeko.
- Metodologia profesionalak eskoletara gerturatu, ezagutza teknikoak liberalizatuz.
- Sortzailetza kultura jasangarrian erreferentziazko eta izen oneko kasuak ezagutaraziko dira, komunitatekoak eta internazionalak. Ekimen kultural kolektiboak, astisauen lana eta beste hainbeste adibide ekarriko dira klasera.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOTENA
- Eginez ikasi: jarduera praktiko eta proaktiboa. Bizipenen bitartez pentsatu, egin eta sentsibilizatzen dira ikasleak. Hau da, ikasleek beraien eskuekin ehungintza tradizionala lantzean, ezagutza esperientziatik barneratzen dute.
- Iraganean, makinaria industrialeko lantegietan gizon eta emakumeen arteko desoreka nabarmena egon da. Lantegiak gizonen lan guneak izan dira. Eskulan eta material eraldaketa prozesuei atxikitako genero oztopoak hautsi nahi dira eta aurrera daramatzan prozesu industrial, artistiko eta kulturaletan aniztasuna izatea ezinbesteko balorea da.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

   Ainhoa Garmendia Serrano: Produktu Diseinatzailea eta Irakaslea.
Diseinu Industrial eta Produktu Garapeneko Ingeniaria (Tecnun). Askotan, material naturalak erabiltzen ditu bere diseinuetan, gai garaikideei buruzko kontzientziazioa sortzeko, iraunkortasunari buruz batez ere. Azken urteotan lanean Finlandian, Madrilen, Italian, Portugalen eta Indonesian ibilitakoa; non urte bat egon den Baliko ehungileekin artisautza tradizionala lantzen. Esperientzia hauek  inspiratutako “Album naturala” (ehunen bilduma lana) ehungailu tradizional desberdinekin josten joan dan, komunitate hauek erabiltzen dituzten material eta landareekin ehunak josiz. Esperientzia profesional nabarmenen artean, Ecoalf moda jasangarriko markan lan egin du, Fabrica Diseinuaren Ikerketa zentruan, Patricia Urquiola Estudioan, Vista Alegreko portzelana tailerretan, Baliko Studio Jencquel-en.
Tecnun Nafarroako Unibertsitatean eta IED Kunsthal Diseinu Eskolan irakasle da. Donostiako Tabakalera-Medialab gunean Ehungintzako lantegiak dinamizatu ditu.

  Gaur egun, Ainhoa Garmendia Mazedonia Design kooperatibako kideetako bat da. Donostian finkatutako diseinu kooperatiba da eta diseinu zirkularrerako produktuen garapenean zerbitzuak eskaintzen ditu.