Back "Frida Kahlo, genero eta sexualitatea"
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
Guztira= 600 +BEZ = 660€
Hirugarren urte honetan unitate didaktikoan ariketa gehiago proposatzen ditugu gure tailerra eta gero egiteko (www.ikastoletan.pollorosa.com). Gure saioa horrelakoa izango da:
1. Antzezlana: “Gertrudisen Lagunak”: Atal honetan, Frida Kahlo-ren kuadro baten pasarte bat antzeztuko dugu zuzeneko musika erabiliz. 20’
2. Hasierako erreakzioak jasoko ditugu, aurretik dakartzaten ideiak ezagutzeko: Sormena lantzen hasteko, ikusi dutenaren marrazki azkar bat egitea proposatuko diegu. Lan hau bideratzeko, zein pertsonaia, egoera eta emozio bizi izan dituzten galdetuko diegu. 5’
3. Bateratze-lana: Nola sentitu zara istorioa entzutean? Eta marrazkia egitean? 5’
4. Azalpena: Fridaren ikuspuntutik. 5’
5. Eztabaida: Ikusitakoaren inguruko eztabaida sortuko dugu. Helburua, norberaren itxurak, kanpora begira, zer esaten duen hausnartzea da. Zer gertatuko litzateke gure generoari ez dagokion itxura hartuko bagenu? Zein ondorio ekarriko lituzke?
Galdera errezak dira, baina egokiak eztabaida epel gera ez dadin. 25’
a. Zer jantziko luke, orain dela 100 urte, emakume dotore batek?
b. Eta gizon batek?
c. Eta gaur egun?
d. Zuk nahi duzuna janzten duzu? Zure lagun edota gelakideek erabiltzen duten arropa mota bera erabiltzen duzu? Ba al dago lagun-taldean nabarmen desberdin janzten den inor?
Fridaren argazki bat erakutsiko dugu, “gizonez” jantzita:
e. Eraman “behar” duzun arropa motarik bada?
Eta beste mota bateko arropa erabili nahi baduzu?
Eta neska izanik trajea jantziko bazenu? Eta mutila izanik soinekoa?
Ausartuko zinateke? Zer pentsatuko zenuke zure inguruko
batek egingo balu?
6. Bukatzeko, honek guztiak Fridari nola eragin zion hausnartuko dugu: Nola eragin zion, halaber, bere pinturari, bere adierazteko eta komunikatzeko moduari. Askatasunez adierazi dezakegu guk ere garen hori artearen edozein tresna edo adierazpide erabiliz? Ezagutzen al dugu hau egin izanagatik egun famatua den norbait ? Eta gure inguru gertuagoan? 5’
Lekua: Ikasgela edo areto txiki bat.
Iraupena: 55minutuko (klase-ordu bat) bi saio proposatzen ditugu, bata bestearen segidan eta bakoitza talde batekin.
Muntai eta lekualdatze lanak oso arinak dira: Kuadroa, kitarra eta bi antzezle.
Ez da aurretiazko ez eta ondorengo denborarik beharko prestaketa edota jasotze lanetarako.
Ikastetxeko irakasle bat gelan egongo da beti.
“Gertrudisen lagunak: Frida Kahlo” proiektua arte garaikidea modu erraz eta dibertigarrian zabaltzeko helburuarekin sortu zen. Artean garrantzitsuak zaizkigun balio eta emozioak aurki ditzakegu. Kasu honetan, sexu identitatearen aniztasuna ezagutu eta baloratuko dugu.
Horretarako, artea gertutasunetik bizi behar dutela uste dugu, haien bizipen eta emozioen arabera ulertuz, antzekoak zaizkien egoerak nola adieraziko lituzketen esploratu ahal izateko.
Fridak asko sufritu eta gozatu zuen, sutsuki bizi izan zen. Nor bera baino hoberik, orduan, emozioen mundura eskutik helduta eraman gaitzan?
Nola sentitzen zara zure gorputzarekin, zure itxurarekin, zure sexualitatearekin, bai zurekiko eta bai besteekiko? Galdera hauetatik abiatuta sortzen zaizkigun emozioak landuko ditugu. Honekin, gero, artera itzuli eta ikusi ahal izateko nola egiten dugun gure identitatearen inguruko hausnarketa
eta nola adierazi ditzakegun horrek sortarazten dizkigun emozioak.
Arreta berezia emango diogu espazio eroso eta goxoa sortzeari, askatasun osoa sentitu dezaten haien adierazpen garaian. Lehen aipatu bezala bi arlo nagusi landuko ditugu: sentikortasun artistikoa eta sexu aniztasuna.
ARLO PEDAGOGIKOAREN TXOSTENA
Arreta berezia emango diogu espazio eroso eta goxoa sortzeari, askatasun osoa sentitu dezaten haien adierazpen garaian. Lehen aipatu bezala bi arlo nagusi landuko ditugu: sentikortasun artistikoa eta sexu aniztasuna.
Sentikortasun artistikoaren gaiak PLASTIKA ETA IKUS-HEZKUNTZA ikasgaiarekin lotura estuagoa du. Eskuarki, norberaren adierazpena eta artelan famatuen ezagutza lantzen da. Baina gu haratago joango gara, ulertu nahi dugulako nola eta zergatik iritsi zen Frida Kahlo adierazteko zuen modu bereizi horretara. Horrek, gero, gure adierazteko eran lagunduko digulakoan.
Sexu aniztasunari buruzko lana, berriz, oinarrizko konpetentzia transbertsala da dudarik gabe, eta adin horretan bereziki garrantzitsua da haientzat. Hori dela eta, tailerrean eta eztabaidan bizitakoa gogoan geratu dakieke erreferentzia gisa kurtsoan zehar ere.
HELBURU NAGUSIAK
Artistikoak:
Sexu aniztasunari loturikoak:
Helburu hauek bete ahal izateko haientzat erakargarri eta erraza den proposamena da gurea: antzerki eta musikarako tartea, pinturaren bitartez haien adierazpenerako tartea, eta azkenik, eztabaida gidatua, hots, landutako kontzepuei lekua eman eta argitzeko tartea.
“Gertrudisen lagunak” antzezlana 2017an sortu zen eta hainbat aretotan antzeztua izan da, Euskal Herrian eta estatu mailan, askotariko ikus-entzuleen aurrean. Euskaltegi eta Gaztelekuetan ere egin izan da, bukaerako eztabaidak lagunduta. Antzezlanaren bertsio luzean Oteiza eta Matisse-ren lanak ere sartzen dira, baina kasu honetan Fridaren lana erabiliko dugu soilik.
Kultura Eskola programan, hirugarren urtea da eta hauek dira balorazioak:
TALDEA:
Gure pedagogoren laguntzarez gain, horrelako ikastaroak egin ditugu gure formakuntza osatzeko:
PROPOSAMENAREN EGILEEN IBILBIDE PROFESIONALA:
Jugatx Mirasolain: Donostiako orfeoian abestu du 2010tik. ESADD DANTZERTIn ikasi du Arte Dramatiko gradua. Musika eta antzerki mundua bat egiteko, hainbat proiektuetan lan egin du, adibidez,
“Pierrot”, Euskadido Orkestrarekin batera.
Iñaki Santos: Pollo Rosa eta “Gertrudisen lagunak” lanaren sortzailetako bat. Magisteritzan diplomatua da E.H.U.n eta Giza zientzien masterra egina du UOCen, hain zuzen, Artea, Literatura, eta Kultura Garaikideari buruz. San Telmo eta Chillida Leku museoetan lan egin izan du bisita gidatuak eta tailerrak eskaintzen. Umeentzako hezigarriak diren antzerki proiektuetan hartu du parte Ipuin Kantalariak, Bazen Behin Clown, Intujai eta Ganso & Cia-rekin, baita “Break a leg” bezalako arte inklusiboen proiektuetan ere, Donostia 2016 programazioaren barruan. Generoaren gaia sakondu du Pittsburgh unibertsitateak eskeinitako kurtsoan: Generoa eta sexualitatea: aniztasuna lan arloan.
Proiektua burutzeko pedagogo baten partaidetza ere izan dugu:
Luz Olmeda: Magisteritzan diplomatua, Hezkuntza zientzietan (eskola orientazioa) lizentziatua eta Giza Antropologian lizentziatua (E.H.U) Hezkuntza arloan 35 urtez aritua, hasiera batean irakasle, eta ondoren, orientatzaile eta D.B.Hko zuzendari La Asunción
ikastetxean. Proiektu hezitzale ugari burutu ditu, haietariko asko arte eszenikoetara loturik.