Back Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak berretsi eta areagotu egin dute ´Katapulta Tour Gipuzkoa´ri ematen dioten babesa, eta beste deialdi berri bat abiarazi dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak berretsi eta areagotu egin dute ´Katapulta Tour Gipuzkoa´ri ematen dioten babesa, eta beste deialdi berri bat abiarazi dute

Deialdia musikaren eta arte eszenikoen arloetako artista profesional emergenteei edo erdi-profesionalei zuzenduta dago.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak berretsi eta areagotu egin dute ´Katapulta Tour Gipuzkoa´ri ematen dioten babesa, eta beste deialdi berri bat abiarazi dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak ‹Katapulta Tour›i ematen dioten laguntza areagotu egin da zortzigarren edizio honetan, eta ohiko zirkuitua programa bihurtu da, Gipuzkoako talentua balioztatzeko eta bultzatzeko, apustu irmoari eutsiz eta, horrela, Gipuzkoako eszena dinamizatzen lagunduz. Ohiko kontzertuez gain, ‹Katapulta Tour Gipuzkoa› programak prestakuntza espezifikoak eta entsegu espazioak eskaintzen ditu aukeratutako proposamenetarako, profesionalizaziorako bidean are gehiago laguntzeko. Kutxa Fundazioaren Kluba, halaber, espazio eszeniko gisa txertatzen da.


 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxa Fundazioaren ‹Katapulta Tour Gipuzkoa› programa berriak deialdi berri bat irekiko du, abenduaren 14tik urtarrilaren 9ra, Gipuzkoan 2023an egingo den formatu txikiko musika eta arte eszenikoen proiektuak laguntzeko programan parte hartuko duten artistak hautatzeko. Deialdiaren helburu nagusiak honako hauek dira: musikaren eta arte eszenikoen esparruan Gipuzkoako talentuei balioa ematea eta talentu horiek bultzatzea (bereziki, gazteei); Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzea, klubak eta aretoak lagunduz; eta prestakuntzaren eta saiakuntzaren aldeko apustua egitea, profesionalizazio handiagoa lortzeko bide gisa.

‹Katapulta Tour Gipuzkoa›k hautatutako artistei aurkezpen emanaldi bat eskainiko zaie Tabakalerako Kutxa Fundazioaren Kluba aretoan. Horretaz gain, Gipuzkoako hainbat espaziotan beste 3 emanaldi egiteko aukera, emanaldi bakoitzeko 400 euroko konpentsazio ekonomikoarekin; sustapen bideo bat grabatzea; komunikazioari eta sustapenari, eszenografiari, ekoizpenari, ekonomiari eta fiskalitateari buruzko prestakuntza programa bat; eta entsegu espazio partekatuak doan erabiltzea Kutxa Fundazioak Tabakaleran dituen instalazioetan. Gainera, lan handia egingo da haien lanak zabaltzeko.

2022an, guztira 65 jarduketa egin dira Zirkuituaren barruan, Gipuzkoa osoko hainbat espazio eta jaialditan. Aurreko zazpi deialdietan, guztira, 530 artistaren 720 inskripzio jaso dira. Urte honen amaieran, Zirkuituak berak hautatutako 52 proiekturi (musikako 30 eta arte eszenikoetako 22) eta Kutxa Kultur Musika programaren 42 musika proiekturi lagunduko zaie; guztira, 94 proiektu.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak tokiko talentuaren aldeko apustua egiten du, eta ekimen horren bidez, Gipuzkoa osoan azaleratzen ari diren musika bandak eta arte eszenikoen konpainiak bultzatzen ditu.