Back INTELIGENTZIA ARTIFIZIALA ETA MURALA

Egitasmoaren izena : INTELIGENTZIA ARTIFIZIALA ETA MURALA

Eragilea : Mikel Remak eta Jokin Sortwo

Telefonoa
Jokin Sortwo 652 73 28 61 Mikel Remak 695 05 64 01
Kontaktua
Jokin Sortwo / Mikel Remak

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikus-arteak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Teknologia
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Berdintasuna, inklusioa, lantaldea, aniztasuna, errespetua.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBHko edozein kurtsotako ikasgela bat.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

2.500 € +BEZ (%21)

Jardueraren deskribapena:

Aurkezten dugun jarduera bi atal nagusitan banatzen da: alde batetik, Inteligentzia Artifizialean oinarritutako sorkuntza prozesuaren inguruan  hausnartzea. Horma irudiaren diseinua denon artean sortzeko Teknologia berriek eskaintzen dituzten baliabideak ezagutzea. Bestalde, muralaren margoketa ikasleen eskutik gure laguntzarekin. Ikasleak ikaskuntzaren zentru izango dira.


Tailerraren lehenengo atalaren iraupena bi ordukoa izango da. Ikasgelan garatuko da. Muralgintza garaikidearen inguruko sarrera labur bat, teknologia eta horma irudietan erreferenteak diren sortzaile eta ereduak aztertuz. Ondoren, Inteligentzia Artifizialarekin sortu diren irudi eta unibertso ezberdinak ezagutu. Hauen erabileraren bitartez ikasleek planteatutako kontzeptu eta ideietan oinarrituta, muralaren diseinua sortuko da. Sortutako irudiaren sintetizazio bat egingo da, bideragarria izan dadin muralera eramatea, erreala eta irrealaren arteko arrakala lantzea.


Bigarren atalean diseinua horman margotuko da. Honetarako teknologiaren laguntzaz baliatuko gara diseinua eskala berrira moldatzeko. Jarduera  honek zortzi orduko iraupena izango du, 2-4 egunetan banatua. Murala garatzeko, horma bat beharko litzateke, eskolan bertan edo honen inguruan. Teknika ezberdinak erabiliko dira: sprayak, pintzelak, brotxak, errodiloak, pertikak etabar.


Jardueraren helburuak:
Ikastetxearen hiri-ingurunean esku hartzeko proposamen berritzaile bat diseinatzea, ikasleak artearen botere eraldatzaileaz kontzientziatzeko.


Helburu espezifikoak:
- Hiriko artearen funtzio eraldatzailea eta komunikatiboa erakustea.
- Adierazpen plastikoaren ikaskuntza esanguratsua eta elkarlanekoa sustatzea.
- Espazio publikoaren jabetza kolektiboaren eta gizartearen kontzientzia sortzea.
- Talde-lanak ikaskuntza-prozesu bat garatzeko dituen aukerak aztertzea.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Jardueraren lehenengo atala eskolan bertan garatzeko pentsatua dago. Bi orduko saio honetan, ordenagailuen erabilera beharrezkoa izango da,  informatika gela batean egitea proposatzen da, edota ikasleek ordenagailuak izan ezkero, internetera konexioa duen ikasgela arrunt batean.

Bigarren atalari dagokionez, eskolan bertan edo inguruan aurkitzen diren hormen artean murala gauzatzeko ezaugarri egokienak dituena aukeratu beharkoda. Honetarako eskolako zuzendaritzaren elkarlana eskertuko da. Margoketarako materiala gure esku egongo litzateke.

Jarduerari buruzko txostena:

ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALA
Jokin Oregi “Sortwo” eta Mikel Larrañaga “Remak” 2001. urtean hasi ziren graffitiarekin jolasean. Pasio horrek mundu eta kultura ezberdinak ezagutzera eraman zituzten, irudimena inoiz mugatu gabe. 2011an lehenengo aldiz sare sozialei esker Erresuma Batura bidaiatu zuten street art jaialdi batean margotzera. Urrats honek beraien artearekiko ikuspuntua zabaltzeaz gain, margotzeaz bizitzeko desira piztu zitzaien. Azken urteotan, Australia, Senegal, Angola, Chile,... eta beste hainbat herrialde ezagutzeko aukera izan dute muralismoaren bitartez. Beraien lana hormetatik haratago joan da, ilustrazio digitala, produktu diseinua, estudioko lana, zuzeneko performanceak, umeekin tailerrak, etabar.


Muralgintzak garapen handia izan du azken urteotan, duen indar komunikatiboestetikoa dela eta. Muralgintza politiko batetik espresio anitzeko muralismora eboluzionatuz.

Hauek jardueraren helburu espezifikoak, kurrikulumaren helburuetan oinarrituta:
1. Elkarlaneko horma-irudi bat kudeatzea, diseinatzea eta gauzatzea.
2. Muralismoaren oinarriak eta teknikak ezagutzea: historia, erreferenteak eta estiloak, materialak eta teknikak.
3. Ikaskuntza kooperatiboaren bidez ezagutzak eskuratzea.
4. IKTak erabiltzea sorkuntza-prozesuetan eta proiektuaren hedapenean.
5. Pintura-elementuen dimentsioak hormaren eskalara egokitzen jakitea eta zirriborrotik hormarako transferentzia.
6. Talde-erabakietan laguntzea eta helburu komunaren alde egitea.
7. Muralismoak eta Teknologiak gizartean eta artean duen eragina ezagutzea.


Heziberrik aipatzen dituen konpetentzi orokorretatik ondorengoak landuko dira:
- Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia. - Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
- Elkarbizitzarako konpetentzia
- Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia
- Norbera izaten ikasteko konpetentzia

- Konpetentzia sozial eta zibikoa

- Arterako konpetentzia


Ikasleek mural bategiteak duen botere eraldatzailea deskubrituko dute: espazioaren aldaketa, eta obrarekin elkarreragiten duten pertsonen erreakzioa. Inguruan dauden elementuak, hormaren izaera eta ondarea kontuan hartzearen balioa sustatuko da.


Muralgintzaren garapenean teknologiak garrantzi handia izan du. Diseinuko fasean, ordenagailuak, software berriak, tableta digitalak, sormen prozesua eraldatu dute. Murala margotzeko orduan, gruaren ekarpenak fatxadak margotzeko denborak azkartu ditu. Bestalde, kuadrikula digitalak, diseinua eskala handira pasatzea erraztu du.


Azkenik, lana argitaratzeko orduan, argazki eta ikus-entzunezkoak sare sozialen bitartez zabaldu, eta momentuan munduko edozein leku edo pertsonara iristeko aukera eskaintzen du. Azken urtean, Inteligentzia Artifiziala erabiltzen duten hainbat aplikazio zein webgune denon eskura egoteak, aldaketa nabarmena suposatu du esparru ezberdinetan, baita sormen prozesuan ere. Hori dela eta, IA-k eskeintzen dituen berrikuntzei adi egotea beharrezkoa da.

ARLO PEDAGOGIKOAREN TXOSTENA
Helburu nagusia espazio publiko espezifiko bat eraldatzen lagunduko duen mural bat sortzea izango da, jabetze-ekintzaren bidez, espazio publikoaren jabetza kolektiboaren sentimendua sortuz.


Metodologia nagusia proiektuetan oinarritutako ikaskuntza izango da (ABP); izan ere, ikasleek egin beharkodute murala, konfigurazio koherente batekin kontzeptuari, konposizioari eta helburuaridagokienez. Metodologia aktibo horrek ikaskuntza esanguratsua izaten eta ikasleek motibazioz lan egiten lagunduko du. Gainera, eskolarekiko eta bertan egin daitezkeen eraldaketekiko jarrera positiboa garatuko da, horretarako jarrera dinamikoagoa eta artearen botere eraldatzailearen kontzientzia garatuz.


IKTak erabiliko dira IAren bitartez diseinua sortzeko eta horman dagokion posizioan jartzeko. Bestalde, proiektuan zehar prozesua azken emaitza gisa dokumentatuko da, eta proiektua eskolaren webgunean eta sare sozialetan zabalduko da, jarrera kritikoa eta praktikoa garatuz.


Ikasleek beren ingurunearen eraldaketa-ahalmena esperimentatuko dute ikaskideekin, lankidetza- proiektu baten bidez, kide izatearen sentimendua sustatuz eta ekintzaren bidez espazio publikoan dituzten ideiak eta kezkak adieraziz. Gainera, oinarrizko ezagutzak eta ezagutza teknikoak bereganatuko dituzte, mural bat egiteko ideiatik, zirriborrotik hormarako transferentziatik eta horma-iruditik abiatuta. Kolorearen erabilera, proportzioak eta konposizioak, materialak eta teknika ezberdinak ezagutuz. Muralismoaren ikaskuntza esanguratsua da, eta, gainera, jabetza kolektiboaren kontzientzia sortzen du, ikasleak beren ingurunea hobetzera bultzatuz.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Jokin Oregi “Sortwo”
Sortwok 13 urte zituenetik egiten du artea. Euskal Herrian jaio eta hazi zen, eta bere auzoko kaleko artea estimatu zuen. Arteak ateak ireki dizkio eta herrialde ezberdinetara bidaiatzeko eta bere grina praktikatzeko aukera eman dio.

Arte-metodo ezberdinekin lan egiten du, irudimena inoiz mugatu gabe. Bere estiloa barrukoeta kanpoko inguruneetara egokitu da, askotan margolan surrealista zehatzak sortuz. Bere lehen lanak horma-irudi zehatzak dira, pintura brotxak, pintzelak eta spray pintura erabiliz sortuak.


Bere sormen prozesuaren ondorioz, mundu osoko street art jaialdi handietan margotu du, Europear enbaxadarekin lan egin du Angolan proiektu kultural batean, bakarkako erakusketak egin ditu Australian eta baita bizikleta baten diseinua sortu ere Orbea marka ezagunarentzat.


Etorkizun hurbilean, Sortwok artista gisa hazten jarraitzea espero du, azken urteetan egin duen bezala.

www.sortwo.com


Mikel Larrañaga “Remak”
Mikel Remak EuskalHerrian jaiotako artista plastikoa da. Graffitiarekin esperimentatzen hasi zen 13 urterekin, eta 2005ean muralismoan eta figurazioan sartu zen, gizartearekiko eta espazio publikoarekiko elkarreragin hurbilagoa bilatuz.


Arkitektura ikasi zuen Donostian, estetikarekiko eta espazio publikoarekiko sentsibilitatea garatuz. Hiru urtez aritu zen arkitekto lanetan, bai Txilen, bai Euskadin.


Gaur egun, abstrakziorantz eta sentsorialerantz jotzen du, proportzioan oinarrituta, keinu intuitiboak eta prozesu metodologikoagoak nahastuz. Hainbat street art jaialditan parte hartu du, eta erakusketa kolektibo zein indibidualak egin ditu. 2021ean Unir-en Irakaskuntzakomasterra egin zuen.

www.mikelremak.com