Back Joxan Artzeren ondarea, bizirik

Joxan Artzeren ondarea, bizirik

Joxan Artze poetaren heriotzaren lehen urteurrena bete zen urtarrilaren 12an, eta aitzakia hori baliatuz, omenaldia egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Joxan Artzeren ondarea, bizirik

Artistaren familiak, gainera, haren artxiboa dohaintzan eman berri dio Aldundiari, eta esker ona adierazteko ere baliatu zuten ekitaldia.

Besteak beste, Markel Olano diputatu nagusiak, Denis Itxaso Kultura diputatuak, Pio Perez Mikel Laboa Katedrako arduradunak, eta Artzeren sorkuntza lanaz tesia egin zuen Belen Oronozek hartu zuten hitza.

Horrez gain, Andoni Salamero poetak Artzeren azken liburuetako dozena bat olerki errezitatu zituen, Mixel Ducau eta Caroline Philips musikariekin laguntzarekin. Artze bera ‘Txoria txori’ errezitatzen ageri zeneko irudiekin osatutako ikus-entzunezko batekin ere gogoratu zuten poeta usurbildarra.