Back K bulegoa, kultur proiektuak garatzeko aholkularitza zerbitzua

K bulegoa, kultur proiektuak garatzeko aholkularitza zerbitzua

Kultur arloko proiektuak garatzeko laguntza eskaintzen duen zerbitzua da K bulegoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak sustatutakoa.

K bulegoa, kultur proiektuak garatzeko aholkularitza zerbitzua

Talde, eragile eta norbanakoen zalantza, kontsulta edo kezkak argitzeko informazio puntua da K Bulegoa. 2017ko azaroan jarri zen martxan zerbitzua, sektorearen profesionaltasuna iraunkortasuna sustatzeko asmoz.

Bi motatakoa da zerbitzua: zuzeneko arreta eskaintzen dute, eta proiektuaren garapen fasean laguntza bermatzen dute: hala nola, aholkularitza emanez, edo administrazioak eskaintzen dituen baliabideen argibideak azalduz. 

Aholkularitza horren arduradun Ixiar Garcia eta Enara Garcia dira. Hain zuzen, ikus-entzunezkoen gaurkotasuna jorratzen duen Zinea.eus atariak elkarrizketatu ditu. K Bulegoaren zerbitzuaren nondik norakoak azaldu dituzte bertan, baita ikus-entzunezko proiektuetarako diren aukerak ere.

Argazkia eta bideoa: zinea.eus