Back Kultur Memoriak-en aurkezpena Azpeitian

Kultur Memoriak-en aurkezpena Azpeitian

Otsailaren 19an izango da hitzordu irekia, 19:00etan, Basozabal Jauregian

Kultur Memoriak-en aurkezpena Azpeitian

Mapaketa bat sorkuntza kultural parte hartzailearekin egoten den prozesu bat da non auzokoek herria arakatu egiten duten eta honetan beraien errealitatea identifikatu eta dokumentatzen duten hainbat sorkuntza formatutan: bideoa, audioa, argazkia, artxibo materiala, ibilbideak...

Azpeitiko memoria sozial eta kulturalaren inguruko sorkuntza mapatze parte-hartzailearen inguruan zehaztasun gehiago jakin nahi badituzue, aurkezpenera hurbildu zaitezkete. Otsailak 19 asteartea 19:00etan, Basozabal Jauregian (Enparan Kalea, 18 - Azpeitia).

Moviltik-ek egindako beste mapatze batzuen adibideak:

  • Pass It on: Rijekan (Kroazia) kulturarteko mapatze parte-hartzailea. https://passiton-steps.com/
  • Crónicas Migrantes: Ezkerraldeko migrazioen inguruko memoria kulturala. http://cronicasmigrantes.org/

Informazio gehiagorako, edo izena emateko:

  • Email: info@kulturmemoriak.eus
  • Tfno: 622825113