Back Mugimendutik artisten unibertsora
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
2300€ (BEZa salbuetsita)
Laborategi honek, tokian tokiko naiz kanpoko artisten lanen unibertsoa ezagutu eta behaketa lana egitea du helburu.
Behaketa lana, esperimentazioa eta prozesua izango dira ardatz nagusiak.
Artistaren ibilbidea eta obra konkretu baten inguruan lanketa egingo dute.
Obra honekin izango duten hartu emana gorputzetik izango da.
Gorputzetik bizitutakoa gerora norberak hausnarketa eta bizipen propioak aterako ditu hauek kolektiboan ere partekatzea proposatuko zaie.
Laborategiaren amaieran performance bat egitea proposatzen dugu.
Oharra: kasu honetan eskultura bat aukeratu dugu, baina tokian tokiko artistek eskeintzen
dituzten artelanekin landuko da, eskulutra, marrazkiak, pinturak, kuadroak, abestiak, bertsoak, ...artista desberdinen lana ezagutzea da helburua eta ezagutza hau euren gorputzetik garatzea.
Mugimendua-dantza zentzu zabalean ulerturik.
Honetarako 10 ataletako (saioko) gorputz esperientzia bat proposatzen dugu:
1. Atala: Gorputz kontzientziatik mugimendu askera ( sentsazio fisikoak, autokonzientzia).
2. Atala: Gorputz mugimendutik plano desberdinak lantzen (ikuspegi aniztasuna, enpatia,
aitortza, entzumena).
3. Atala: Gorputz mugimendutik proposatzen (partaidetza, iniziatiba, erabakiak hartu).
4. Atala: Gorputzetik zuzentzen (lidergotza, sormen koreografikoa).
5. Atala: Artistaren obraren ezagutza eta ibilbidea.
6. Atala: Artistaren obrarekin kontaktatzen (ikusmena, entzumena, sentsazioen lanketa).
7. Atala: Kanpo estimuluetatik irudia sortzen (kanpo eta barne konexioen lanketa).
8. Atala: Performancearen sorkuntza lana ( partaidetza, lantaldea, antolakuntza).
9. Atala: Performancearen sorkuntza lana ( partaidetza, lantaldea, antolakuntza).
10.Atala : Performancearen sorkuntza lana ( partaidetza, lantaldea, antolakuntza).
Hernaniko kasuan Gotzon Huegun eskultorearen Continium edo Norabide guztiak izeneko eskultura aukeratzen dugu adibide gisa.rmancearen sorkuntza lana ( partaidetza, lantaldea, antolakuntza). (Hernaniko ikasle taldea eskulturara gerturatu, (osasun egoera larrialdiak oztopatuko balu, eskulturaren argazki eta irudiak erabiliko genituzke). Ikusitakoak haiengan zein ohiartzun duen, erreflexioa eta perzepzioa landu gorputzera ekarri eta gorputzetik eskultorearen unibertsoan arakatu. Ikasle bakoitzaren barne prozesua kolektiboan, taldeka, partekatu eta haien arteko begirada, ikuspuntu eta ondorio desberdinen aitortza eta onarpena landuko dira taldean).
Prezioak 2 irakasle, 75 minutuko 10 saio eta prestaketa lanak barne hartzen ditu.
Espazio irekietan lantzea ere aurreikusten da, hala nola, naturan, ikastetxeetako
kanpo eremuetan... Momentuko segurtasun neurriak kontuan izanda.
OHARRA : Bizitzen ari garen egoera berezia dela kontutan izanik, aurreko ikasurtean
bezala, ikasleak etxeratzea eskatuko balu, ikastaro laborategi hau on line eskeintzeko
aukera dugu.
Gure ardatz nagusietan zaintza, generoa, inklusioa, ekologia, jasangarritasuna eta iraunkortasuna lantzen ditugu, alegia funts kulturala zein soziala. Modu honetan, integrazioa eta pertsonen ahalduntzea sorkuntzaren bidez sustatzen ditugu.
Gorputza esperimentazio eta ikasketarako giltza dela defendatzen dugu.
Esperimentaziotik bizitutakoa, pertsonengan duen ikasketa prozesuan eragin zuzena
duelako.
Gizartean, pertsona autonomoagoak kritikoagoak, enpatikoagoak, askeagoak,
zoriontsuagoak eta konpetenteagoak hezitu nahi baditugu, gorputzaren
autokonzientziaren lanketa ezinbestekoa dela deritzogu.
Oinarri pedagogikoak:
Helburuak:
Metodologia:
Idoia Telleria Maritxalar
Erretratuan oinarritua, pertsonak barrutik kanpora argazkitzen ditu. IDo photographyren sortzaile (2015) eta argazkilaria. Gaur egun, ekintzaile, pertsonak nor diren eta nola ezagutuak izan nahi duten metodologia berrien bitartez argazki saio bereziak egiten ditu. Emakumearen ahalduntze tailer saio fazilitatzaile eta Euskal Kulturaren eta sormenaren
eragile talde ezberdinetako partaide da.
Maider OIartzabal Ziganda
6 urterekin hasi zen euskal dantzetan geroztik beti egon da dantzari lotua. Mugimendutik pertsonen ahalduntzea lantzen du bere saioetan. Mugimendua, ongizatea eta autoezagutza ardatz berdinean kokatzen ditu. Sorkuntza koreografikoak inprobisazio
tekniketan lantzea gustoko du. Proiektu artistiko hezitzaileak martxan jartzea eta gauzatzea da bere xedea Euskal kultura eta sormenaren eragile diren taldeetako partaide da.