Back Olatuak, Susperka eta Mundura deialdiak, informazio praktikoa

Olatuak, Susperka eta Mundura deialdiak, informazio praktikoa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren deialdietara aurkeztea buruan badarabilzu, hemen dituzu K bulegoak prestatu dituen zenbait makulu bidea samurragoa izan dadin

Olatuak, Susperka eta Mundura deialdiak, informazio praktikoa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak hainbat laguntza lerro ditu lurraldeko jarduera eta proiektuak diruz laguntzeko. Olatuak, Susperka eta Mundura aurtengo deialdiak zabalik dira dagoeneko. Albiste honetan bildu ditugu hiru deialdien gainean jakin beharreko guztiak, baita hainbat baliabide ere bidea samurrago gerta dakizun.

Olatuak deialdiak ikuspegi artistiko-kulturaletik prozesu berritzaileekin eta gizarte eraldaketarekin zerikusia duten eta Garapen Jasangarrirako Helburuak sustatzen dituzten proiektu puntualak laguntzen ditu. Irabazi asmorik gabeko elkarteek eta mikroempresek eskatu ahal dute martxoak 31 arte.



Bideoaz gain, laburpen-taulan jasota daude deialdiaren nondik norako nagusiak. Hori bai, eskaera osatu baino lehen oinarri orokorrak eta espezifikoak eta deialdia bera arretaz irakurtzea eta aztertzea. Edozein zalantza argitzeko, K bulegoara jo dezakezu.


Oinarri orokorrak eta espezifikoak  ∞  Deialdia  ∞  Laburpen-taula  ∞  Eskaera


Gainera, 2030 Agendako helburuetan sakondu nahi baduzu, abenduan antolatutako “Ekintzara jo: kultura 2030 Agendan” formazioaren edukiak azter ditzakezuezakezu, bertan azaltzen baitira Garapen Jasangarrirako Helburuak kultura proiektuetan txertatzeko gakoak.


Susperka Gipuzkoako panorama artistiko-kulturalean egitasmo berriak abiaraziko dituzten elkarteei zuzenduta dago. Deialdira irabazi asmorik gabeko erakundeak aurkez daitezke, nahiz eta egoitza soziala edo fiskala Gipuzkoatik kanpo eduki, martxoaren 31 arte.
 



 
Bideoaz gain, laburpen-taulan jasota daude deialdiaren nondik norako nagusiak. Hori bai, eskaera osatu baino lehen oinarri orokorrak eta espezifikoak eta deialdia bera arretaz irakurtzea eta aztertzea. Edozein zalantza argitzeko, K bulegoara jo dezakezu.

 

 


Oinarri orokorrak eta espezifikoak  ∞  Deialdia  ∞  Laburpen-taula  ∞  Eskaera
 

Mundura deialdiak proiektu artistikoak nazioartera eramatea ahalbidetzen die Gipuzkoako pertsona fisiko zein irabazi asmorik gabeko entitateei. Eskaera aurkezteko epea maiatzaren 31 arte egongo da zabalik. Laburpen-taulan jasota daude deialdiaren nondik norako nagusiak. Hori bai, eskaera osatu baino lehen oinarri orokorrak eta espezifikoak eta deialdia bera arretaz irakurtzea eta aztertzea. Edozein zalantza argitzeko, K bulegora jo dezakezu.


Oinarri orokorrak eta espezifikoak  ∞  Deialdia  ∞  Laburpen-taula  ∞  Eskaera

 

K bulegoko webgunean baliabide orokor gehiago eskuragai dituzu, baita saio ireki eta formazioetan landutako kronikak eta txostenak ere. Datozen asteetan beste laguntza eta programa batzuk argitaratuko dira, Lanabesak, Egile eta Meta, besteak beste.