Back SOINUENEA Fundazioa

SOINUENEA Fundazioa

Soinuenea: Herri Musikaren Txokoa

Herria: Gipuzkoa

Web orria: https://www.soinuenea.eus/eu/

E-posta: artxiboa@soinuenea.eus

Soinuenea: Herri Musikaren Txokoa

 

Orain Soinuenea bilakatu dena 1994an hartu zuen herri musikaren dokumentazio zentroa izateko norabide sendoa.

Orduan erabaki zuen Juan Mari Beltranek bere bizitzan bildutako herri-musikari buruzko material ezberdinez osatutako bildumarekin Herri Musikaren Dokumentazio Zentroa antolatzea.

Bertan dago 20.000 dokumentuz osatutako bilduma: soinu-tresnak, landa laneko grabazioak, liburuak, diskak, CD, aldizkariak, irudiak...

Bestalde urtean zehar hainbat ekintza antolatzen dira: Herri Musika (HM) Kontzertu zikloa, HM Jardunaldiak, HM Tailerrak, Dantza-plazan zikloa, HM Topaketak, Publikazioak, Ikerketak...