Back Gabriel Celaya Nazioarteko VI Poesia Saria 2023

Gabriel Celaya Nazioarteko VI Poesia Saria 2023

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, GABRIEL CELAYA NAZIOARTEKO VI. POESIA SARIA antolatu du.

Gabriel Celaya Nazioarteko VI Poesia Saria 2023
PARTE HARTZAILEAK
  • Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, edozein toki eta nazionalitatetakoek, lan bakarrarekin.
  • Ezingo dute parte hartu sari honen aurreko edizioren bat irabazi dutenek.
OBREN BETEBEHARRAK
  • Gai, errima eta neurri libreko lanek gutxienez bostehun (500) lerro izan beharko dituzte.
  • Lanak gaztelaniaz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira. Aldizkarietan, antologietan edo Interneten partzialki argitaratu diren poema bildumak onartuko dira, baldin eta horien ehuneko hamarra (% 10) baino gutxiago atera bada argitara.
  • Lanak ezin izango dira saritu edozein motatako edo tokitako beste literatura lehiaketa batean, eta baldintza horri eutsi beharko zaio epaia eman arte.
  • Lehiaketan parte hartzen duten pertsonek erakundeari jakinarazi beharko diote lehiaketa honetara aurkeztu ondoren eta lehiaketaren ebazpena argitara eman baino lehen horren inguruan gertatzen den edozein aldaketa.
  • Ez dira onartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.
LANAK AURKEZTEKO EPEA ETA LEKUA
  • Epea: obrak aurkezteko epea 2023eko urriaren 16an amaituko da 24:00etan (tokiko ordua), une horretatik aurrera, online izena emateko ataria desgaituta geratuko da.
    Lanak jasotzeko epea nazio arteko lehiaketaren kasuan kasuko edizioaren deialdian zehaztutakoa izango da. 2023ko deialdi honetan, Gabriel Celaya Nazioarteko Poesia Lehiaketarako lanak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Epea bukatzen den eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduna hartuko da azkeneko eguntzat.
  • Nazioarteko lehiaketan izena emateko eta lanak aurkezteko, horretarako prestatutako onlineko inskripzio ataria baino ez da erabiliko
    (https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DBKPoesiaSariakWEB/hasiera?locale=eu).
  • Izena emateko, urrats hauek eman behar dira:
    • Izena emateko inprimakian honako datu pertsonal, dokumentu eta onarpen hauek jasoko dira:
      • Parte hartzen duen pertsonaren izen-abizenak, posta helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.
      • Parte hartzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentu eskaneatuta edo haren argazkia (Espainiako NANaren kasuan, bi aldeak).
      • Nazioarteko lehiaketa honen oinarriak onartzen direla adierazten duen agiria, aurkeztutako lanaren egiletza eta izaera argitaragabea, osoa edo partziala, bermatzen dituena, eta obra hori beste lehiaketa batean saritu ez dela eta aurkezten duenak lanaren gaineko edozein formatuko ustiapen eskubide guztiak dituela adierazten duena.
      • Datu pertsonalen babes klausula onartzea..
    • Izen ematea egin ondoren, parte-hartzaileak kode bakarra jasoko du erregistratutako helbide elektronikoan. Kode horrek balioko du lehiaketan anonimotasuna zaintzeko.
    • Kode bakarra jaso ondoren, lehiakideak lana bidaltzeko inprimakia eskuratuko du eta honako hauek erantsiko ditu:
      • Jasotako kode bakarra.
      • Parte-hartzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiriaren zenbakia.
      • Lehiaketara aurkezten den lana izenburuarekin bakarrik identifikatua (PDF formatua, A4 orrialdea, 12 puntu mota, tarte bikoitza).
  • Aurreko urratsak behar bezala egitean, parte-hartzaileak bere posta elektronikoan jasoko du obra lehiaketara behar bezala aurkeztu izanaren baieztapena.
  • Ez dira inola ere onartuko posta elektronikoz edo posta arruntaz bidalitako aleak, ezta aurrez aurre aurkeztutakoak ere.
SARIA
  • Saria elementu artistiko egiaztatzaile bat eta dagokion deialdian zehaztuko den diru-kopuru bat izango da, eta horren likidazioa indarrean dagoen zerga legeriaren mende egongo da. Aurtengo deialdian lehiaketaren diru-saria hamabi mila (12.000) eurokoa izango da, eta horren likidazioa indarrean dagoen zerga legediaren mende egongo da.
HAUTAKETA PROZESUA ETA EPAIMAHAIA
  • Saria norgehiagoka bidez emango da. Horretarako, aurkeztutako lanek aldez aurreko hautaketa prozesu bat izango dute. Prozesu horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatutako irakurketako aditu batzorde batek lan horiek ebaluatuko ditu eta balio handienekotzat jotzen direnak hautatuko ditu.
  • Hautatutako lan horiek Kultura Departamentuak izendatutako epaimahai batek baloratuko ditu. Epaimahai horren osaera Gipuzkoa ko ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko da.
EBAZPENA
  • Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko titularrak ebatziko du deialdia, epaimahaiaren epaitza aintzat hartuta. Nazioarteko poesia lehiaketa hau sustatu zuenaren borondateari erantzunez, ezin izango da esleitu gabe utzi.
  • Saria emateko ebazpena balorazio prozesua amaitu ondoren argitaratuko da, eta ezin izango da sei hilabete baino gehiago luzatu lehiaketaren deialdia Gipuzkoa ko ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen denetik.
SARITUTAKO OBRAREN ARGITALPENA
  • Gipuzkoako Foru Aldundia arduratuko da saritutako lana poesia lanen argitalpenean entzutetsua den argitaletxe batek argitara dezan edizio zaindu batean

Informazio guztia hemen aurkitu dezakezu.