Back Zumalakarregi Museoak 10 urteko haurrak eginiko erakusketa inauguratuko du

Zumalakarregi Museoak 10 urteko haurrak eginiko erakusketa inauguratuko du

Erakusketa Ormaiztegiko San Andres eskolarekin antolatzen den ondare tailerraren emaitza da. Apirilaren 5ean 17:00etan aurkeztuko dute, Zumalakarregi Museoan.

Zumalakarregi Museoak 10 urteko haurrak eginiko erakusketa inauguratuko du

Zumalakarregi Museoak, ikasleei ondare kontzeptua gerturatzeko asmoz, eta honen babesa sustatzea helburu, erakusketa baten kargu ipini ditu haurrak. Saio ezberdinetan garatzen den urteroko tailer hauen bidez, Ormaiztegiko San Andres eskolako bosgarren mailako ikasleekin lan egin du museoak ondare kulturala lantzeko.

Ondare tailerrari amaiera biribila emateko, ikasleek beraiek gauzatutako erakusketaren inaugurazioa ospatzen da. Bertan, ikasleen ondarearen ikuspegitik hautatuak izan diren objektuak izango dira. “Ikasleen inplikazioa oso altua izan da, proiektuaren amaieran erakusketa bat egingo dela jakitea motibazio handi bat baita gaia lantzerakoan” dio Eider Arrutik, Zumalakarregi Museoko hezkuntza arduraduna eta tailer honen koordinatzailea.

Inaugurazioan bideo bat proiektatuko da, ikasleek beraiek hautatutako objektua erakutsiz, eta beraientzat ondarea zergatik den azalduz: beraien aurpegia agertzen den liburu batetik hasita aitonak hil aurretik emandako erlojura arte. Azkenik, erakusketara gerturatzen diren txiki eta handientzat lunch bat izango da.

Gainera, saio hauetan, Zumalakarregi Museoaren alderdirik izkutuenak ezagutu ahal izan dituzte haurrek. Pieza berri baten egingo lukeen moduan (dohaintza, erosketa edo zesioa), ikasleek, museoaren barnean ibilbide osoa egin dute artxiboan kondizio berezietan gorde arte (argiztapena, tenperatura, ...). 

“Gure ondarea” ikusgai egongo da Zumalakarregi Museoko aldi baterako erakusketen gelan datorren apirilaren 12 arte.