Administrazioarekin euskarazko harremanak sustatzea helburu

Ogasunarekin eta Aldundiarekin harreman hizkuntza euskara izan dadin aukeratzeko parada dute herritarrek errenta mekanizatuan, Interneteko Zergabidean eta autolikidazio proposamenean

Foto de 
 Administrazioarekin euskarazko harremanak sustatzea helburu

Herritarrek Ogasunarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen sustatzeko ekimena martxan jarri du Ogasun eta Finantza Departamentuko Saregin langileen kolektiboak. Herritarrak errenta aitorpena euskaraz aurkeztera animatu nahi dituzte eta, epe ertainera, 100.000 herritarrek Ogasunarekin dituzten harremanetarako euskara aukeratzera iristea. Gaur egun Gipuzkoako 71.000 herritarrek dute aukeratuta euskara Foru Ogasunarekiko harremanetan eta ekimen honekin kopuru hori handitzea dute helburu. Hala, harremanak euskaraz nahi dituztela aukeratzeko hiru bide dituzte herritarrek: errenta mekanizatuan, Interneteko Zergabidean eta autolikidazio proposamenean.