2023ko udaltop: zer eta nola egin eskolaz kanpoko jarduerak euskaraz izateko bidean

Eskola orduz kanpoko jardueretan jarri dute fokoa aurtengo Udaltopen. Garrantzitsua da gazteek eskolaz kanpo ere euskarazko ekosistema batean murgiltzeko aukera izatea eta bide hori da jorratu dutena. Aurtengo edizioaren izenburua "Bat, bi, hiru... Eskolaz kanpokoa euskaratik eta euskaraz" izan da.

Foto de 
 2023ko udaltop: zer eta nola egin eskolaz kanpoko jarduerak euskaraz izateko bidean

Arrakastatsua eta emankorra izan da 2023ko Udaltop, udaletako euskara zerbitzuen topaketa. 2023ko edizio honetako izenburua "Bat, bi hiru... Eskolaz kanpokoa euskaratik eta euskaraz" izan da eta gazteak eta ikastetxez kanpoko jarduerak izan dituzte hizpide. Izan ere, estrategikoa da ikastetxez kanpo ere euskarazko ekosistema bat osatzea eta gazteak hor murgiltzeko aukera izatea.

Hori horrela, perspektiba desberdinetatik landu dute gaia eta tartean oso soslai desberdineko hizlariak izan dira: ordezkari politikoak, irakasleak, euskara elkarteetako kideak, herri mugimenduetako ordezkariak... Denek azpimarratu dute eskolak bakarrik ezin duela eta beharrezkoa dela gazteei beste esparru batzuk eskaintzea, euskararekin bizipen positiboak izan ditzaten, euskaraz aritzeko bestelako aukera batzuk izan ditzaten eta, azken batean, euskaraz bizitzeko ekosistema osoago bat izan dezaten.

Hemen 2023ko udaltopek emandakoa. Bertan daude hitzaldien bideoak, egitaraua, hizlarien soslaiak...