Hizkuntza aukeratu, zerbitzu bikaina hartu

2022ko errenta kanpainan 72.799 aitorpen aurkeztu ziren euskaraz eta, era berean, urte horretan 28.407 herritar zuzendu ziren Foru Ogasunera euskaraz, aurrez aurreko harremanetan.

Foto de 
 Hizkuntza aukeratu, zerbitzu bikaina hartu

Errenta kanpaina momentu egokia izaten da aitorpena euskaraz egiteaz eta aurkezteaz hausnartzeko. Era berean, aurrerapauso bat eginez, une horretan bertan Gipuzkoako Foru Ogasunarekin harremana euskaraz izatea aukeratu ahal izaten da.

Apirilaren erdialdetik aurrera herritarrek aukera izango dute Gipuzkoan errenta aitorpenaren autolikidazio proposamena ikusi (martxoaren 29tik aurrera) eta onartzeko (apirilaren 3tik aurrera) eta, halaber, Zergabidean (hilaren 12tik aurrera), errenta mekanizatuko bulegoan (hilaren 13tik aurrera) edo gestorian aitorpena aurkezteko ere.

Errenta aitortzeko kanpaina momentu egokia izango da errenta aitorpena euskaraz egin eta aurkezteko. Era berean, aurrerapauso bat eginez, une horretan bertan Gipuzkoako Foru Ogasunarekin harremana euskaraz izatea aukeratu ahal izango da.

Aspalditik hona Foru Ogasuna eta Gipuzkoako udalak ahaleginak egiten ari dira herritarrek erakunde publikoekiko harremanetan hizkuntza aukera egin dezaten bultzatzen. Ogasunari dagokionez, ekimen horiek emaitza ona eman dute dagoeneko, bi arlotan:

  • Errenta aitorpenak: 2022ko kanpainan 72.799 aitorpen (% 18,64) aurkeztu ziren euskaraz.
  • ​​​​​​​Ogasunarekiko harreman hizkuntza: 2023ko martxoan 87.826 pertsona fisikok (% 15,80) aukeratu zuten euskara, bai eta 2.410 pertsona juridikok ere (enpresak, elkarteak...) (% 5,60).

Hizkuntza aukeratu, zerbitzu bikaina hartu

Ogasun eta Finantza Departamentuaren ekimen horri esker, urte osoan zehar ere herritarrek hizkuntza aukeratu ahal izango dute Ogasunarekiko harremanetan. Gainera, Aldundiarekiko harreman hizkuntza ere hautatu ahal dute, identitate eta harreman datuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren esparruan lagatzeko baimena emanez. Horretarako, bi bide jarrita daude:

  • Internetez: Gipuzkoatarian Foru Ogasunarekin harremanetan jartzeko datuetan hala adieraziz.​​​​​​​
  • Aurrez aurre: Ogasuneko bulegoetan edo Aldundiko erregistro zentralean 030 eredua aurkeztuz.

Eranskinean, 2022ko errenta kanpainan herriz herri aitorpenak zein hizkuntzatan aurkeztu ziren azaltzen da.

Departamentuko zerbitzu hizkuntzei dagokienez, 2022an Foru Ogasunarekin aurrez aurre harremanetan jartzean herritarrak honela zuzendu zitzaizkion:

        Euskaraz        Gaztelaniaz           Guztira
   28.407    %24.07    89.606   %75.93   118.013   %100


​​​​​​​Hona, 2022ko errenta kanpainan herriz herri aitorpenak zein hizkuntzatan aurkeztu ziren azaltzen da.

UDALERRIAK EUSKARAZKO AITORPENAK EUSKARAZ EZ DIREN AITORPENAK AITORPEN GUZTIAK
ABALTZISKETA 95 108 203
ADUNA 125 151 276
AIZARNAZABAL 178 222 400
ALBIZTUR 86 92 178
ALEGIA 370 488 858
ALKIZA 97 88 185
ALTZO 133 111 244
AMEZKETA 272 203 475
ANDOAIN 1.242 6.354 7.596
ANOETA 392 724 1.116
ANTZUOLA 528 655 1.183
ARAMA 42 65 107
ARETXABALETA 1.231 2.994 4.225
ASTEASU 309 471 780
ATAUN 530 326 856
AIA 417 638 1.055
AZKOITIA 2.048 4.037 6.085
AZPEITIA 3.656 4.440 8.096
BEASAIN 1.582 5.740 7.322
BEIZAMA 52 70 122
BELAUNTZA 48 84 132
BERASTEGI 313 276 589
BERROBI 130 182 312
BIDANIA-GOIATZ 141 144 285
ZEGAMA 343 455 798
ZERAIN 99 52 151
ZESTOA 820 1.116 1.936
ZIZURKIL 461 1.063 1.524
DEBA 829 2.071 2.900
EIBAR 1.603 12.640 14.243
ELDUAIN 62 71 133
ELGOIBAR 1.130 4.916 6.046
ELGETA 244 378 622
ESKORIATZA 497 1.958 2.455
EZKIO-ITSASO 129 197 326
HONDARRIBIA 1.308 8.027 9.335
GAINTZA 29 43 72
GABIRIA 148 129 277
GETARIA 537 1.025 1.562
HERNANI 2.480 8.209 10.689
HERNIALDE 65 101 166
IBARRA 618 1.526 2.144
IDIAZABAL 574 682 1.256
IKAZTEGIETA 87 159 246
IRUN 1.731 29.864 31.595
IRURA 301 711 1.012
ITSASONDO 126 187 313
LARRAUL 49 68 117
LAZKAO 981 2.156 3.137
LEABURU 76 111 187
LEGAZPI 924 3.560 4.484
LEGORRETA 283 441 724
LEZO 708 2.574 3.282
LIZARTZA 180 162 342
ARRASATE 2.548 9.799 12.347
MUTRIKU 973 1.817 2.790
MUTILOA 72 79 151
OLABERRIA 115 367 482
OÑATI 2.305 4.480 6.785
OREXA 40 26 66
ORIO 957 2.265 3.222
ORMAIZTEGI 256 428 684
OIARTZUN 2.239 3.501 5.740
PASAIA 864 7.164 8.028
SORALUZE 467 1.449 1.916
ERREZIL 169 116 285
ERRENTERIA 1.939 18.175 20.114
LEINTZ-GATZAGA 37 74 111
DONOSTIA 10.060 95.105 105.165
SEGURA 417 361 778
TOLOSA 2.997 7.668 10.665
URNIETA 525 2.701 3.226
USURBIL 1.075 2.251 3.326
BERGARA 2.367 5.917 8.284
VILLABONA 826 2.138 2.964
ORDIZIA 1.258 4.026 5.284
URRETXU 722 2.945 3.667
ZALDIBIA 456 380 836
ZARAUTZ 3.158 9.431 12.589
ZUMARRAGA 673 4.277 4.950
ZUMAIA 1.597 3.708 5.305
MENDARO 241 755 996
LASARTE-ORIA 1.012 8.951 9.963
ASTIGARRAGA 749 3.482 4.231
BALIARRAIN 46 34 80
ORENDAIN 71 48 119
ALTZAGA 35 46 81
GAZTELU 47 27 74
BESTE BATZUK 47 400 447
GUZTIRA 72.799 317.706 390.505