EAEko Administrazio Orokorraren eta hari atxikitako Sektore Publikoaren Hizkuntza Irizpideak

2021eko apirilean onartutako dokumentuan EAEko bi hizkuntza ofizialen erabilerarako jarraibide orokorrak biltzen dira, eta hizkuntza arau batzuk finkatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako Sektore Publikoa osatzen duten gainerako erakunde guztietan.

Hiru helburu nagusiri erantzuten diote hizkuntza-irizpide hauek:

Batetik, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea eta berdintasuna lortzea herritar horiek Sektore Publikoarekin harremanetan jartzen direnean, horretarako behar diren ekintzak bultzatuz eta xede hori eragozten duten oztopoak gaindituz.

Bigarrenik, euskararen erabilera normalizatzea eta sustatzea EAEko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako Sektore Publikoa osatzen duten gainerako erakunde guztietan, euskara ere zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izan dadin.

Azkenik, Sektore Publikoa euskararen normalizazioan eredu izatea eta jarraibidea eskaintzea.

EAEko Administrazio Orokorraren eta hari atxikitako Sektore Publikoaren Hizkuntza Irizpideak

EAEko Administrazio Orokorraren eta hari atxikitako Sektore Publikoaren Hizkuntza Irizpideak