Makina bidezko salmentako jarduera osagarria
Aldi baterako salbuespen partziala, makina bidezko salmentako jarduera lagungarri eta osagarrietarako.
Gehiago irakurri
TicketBAI proiektua (TBAI aurrerantzean) Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru ogasunek batera abiatutako proiektu komuna da, lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea helburu duena. Haren ondorioz, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiak, derrigorrezko epean sartzen diren unetik aurrera, behartuta geratzen dira argitaratutako beharkizun teknikoak bete behar dituen fakturazio software bat erabiltzera.
Sistema berri honi esker, foru ogasunek posible izango dute pertsona horiek egiten dituzten jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatzea eta, bereziki, azken kontsumitzaileak bezero gisa ageri diren jardueretatik datozenak. Halaber, lortzen den informazioa zergadunei beren zerga betebeharrak betetzen laguntzeko erabiliko da.
Fakturazio programek egokituta egon behar dute faktura jaulki aurretik fitxategi bat sortu dadin, jarduera kontrolatzeko behar den zerga informazio guztia barruan duela. Faktura jaulkitakoan, fitxategia automatikoki bidaliko zaio ogasun bakoitzari. Faktura horretan, bezeroak TBAI erabiltzen ari dela ikusi ahal izango du; izan ere, kode berezi bat eta QR kode bat agertuko dira bertan, faktura ondo egin dela egiaztatzeko beharrezkoa den informazioarekin.
Egungo egoera teknologikoak une honetan ezartzeko aukera ematen duelako, zergadunari eskeinitako laguntza eta zerga arloko kontrola hobetzeko.
Azken finean TBAIren bidez fakturak elkarrekin kateatzen dira, eta elektronikoki sinatzen dira; horri esker, haiek manipulatzea edo ezabatzea saihesten da. Horren bidez, ziurtatuta geldituko dira erregistro automatikoen benetakotasuna, osotasuna, trazabilitatea eta bortxaezintasuna, hau da, bermatuko da behin fakturak eginez gero haiek ezin direla manipulatu edo ezabatu.
Gainera, programak beharrezko datu guztiekin sortuko du faktura, eta bi eremu berri hauek barnean hartuko ditu, hain zuzen ere fakturako datuen beste formatu bateko adierazpena izango direnak: TBAI identifikazio kode bat eta QR kode bat.
Aldi baterako salbuespen partziala, makina bidezko salmentako jarduera lagungarri eta osagarrietarako.
Gehiago irakurriAtari berri honetan TicketBAIrekin lotutako aplikazio guztiak aurkituko dituzu
Gehiago irakurriProba ingurunerako gida eguneratu da, OSATU zerbitzuaren eta KONTSULTA zerbitzuaren URLak sartuta.
Gehiago irakurriTicketBAIren proba ingurunean eskuragarri dago jada REST KONTSULTA zerbitzu berria
Gehiago irakurriSalbuesteko arrazoien inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzen ditugu, baita TicketBAI betebeharra ez betetzeagatik aplika daitezkeen arau-hausteak eta zehapenak ere.
Gehiago irakurriTicketBAI betebeharra betetzeko gida azkarra
Gehiago irakurriAltako XSD eskemaren bertsio hobetua eskuragarri dago PRODUKZIOKO INGURUNEAN
Gehiago irakurriTicketBAI betebeharrari lotutako zergadunentzako BIH sistema betetzeko espezialitateak onartu dira, bai eta salbuespenezko kasu jakin batzuetan, TicketBAI fitxategiak bidaltzeko beste modu berezi batzuk ere.
Gehiago irakurri5/2021 Foru Dekretu-Araua, irailaren 7koa, TicketBAI obligazioa borondatez betetzea sustatzeko kenkarien aurrerakin likido bat ezartzen duena
Gehiago irakurriAbian da “Deituko dizugu?” TicketBAI hitzordu-zerbitzu berria.
Gehiago irakurriDagoeneko eskuragarri daude FakturaBAI, Fakturen Kontsultaren bertsio berriak. Gainera, balidazio eta errore zerrendak eguneratu dira.
Gehiago irakurriTicketBAI fitxategiak zuzentzeko zerbitzuen betekizunak, prozedura eta zehaztapen tekniko eta funtzionalak onartu dira.
Gehiago irakurri