Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/07/29
Mugikortasuna● Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, "datorren astelehenetik aurrera, abuztuaren 4tik aurrera, Lurraldebusen E30 lineari beste espedizio batzuk gehituko dizkiogu. Linea horrek zuzenean lotzen ditu Donostiako autobus geltokia eta Hondarribiko aireportua, aireportura iristen diren hegaldiekiko konexioa hobetzeko."
Eider Mendoza diputatu nagusia eta Felix Urkola, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatua Lezoko alkate Mikel Arrutirekin batzartu dira, Aldundia lurraldeko hainbat udalerrirekin egiten ari den bilera instituzionalen errondaren barruan
2025/07/24
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, geltoki berri horiek E20 (Hondarribia>Donostia), E26 (Irun>Donostia N-I), E27 (Hondarribia>Donostia N-I) eta E77 (Hondarribia>Donostia gauez) lineei eragingo diete, eta Perrene auzoan kokatuta daude, Muebles Reyren aurrean (Hondarribirako norabidean) eta Errekalde bailaran, Euskotreneko geralekutik metro gutxira (Donostiarako norabidean), eta GI-636 errepidearen gainean jarri den oinezkoentzako pasabiderako sarbidea dute.
Ibilgailu astun eta berezientzako aparkaleku seguru eta zaindua, 151 plaza berrirekin, egungo instalazioekin konektatuta egongo da, eta Oiartzungo zentroarekin batera, Gipuzkoak gune logistiko gisa duen papera indartuko du
2025/07/15
Mugikortasuna• 2015etik Lurraldebusen zerbitzua ematen duen enpresa honek 34 autobus ditu Urola Kosta eta Debabarrena eskualdeetan, eta ehun pertsona baino gehiago enplegatzen ditu.
2025/07/15
Mugikortasuna• Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Lurraldebusen E21 lineak Hondarribiko aireportuaren kanpoaldean geldialdia egiteari utziko dio uztailaren 21etik aurrera eta E30 linea martxan dagoen bitartean (ekainaren 20tik irailaren 30era), Hondarribiko erabiltzaileentzat bidaia erosoagoa egiteko eta, horrela, geldialdi horrek eguneroko joan-etorrietan sortzen zizkien eragozpenak arintzeko.
Foru arduraduna enplegu bereziko zentro honetan izan da, Xabier Txurruka alkatearekin batera, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan du 75 pertsona enplegatzen dituen eta hazten dagoen zentro honek egiten duen lana.
2025/06/25
AzpiegiturakAldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Ertzaintzak eta Irun eta Hondarribiko udalek lehen koordinazio-bilera egin dute, aurreko urteetan afekzioak nabarmen murriztu dituzten neurriak mantendu eta indartze aldera
2025/06/23
MugikortasunaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, bere departamentuak bat egin du Ortzadar LGTBI+ elkarteak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan bultzatutako sarearekin, zeinek 750 gune seguru baino gehiago dituen (500 fijoak eta 250 mugikorrak)
Diputatu nagusiak Tolosaldea eta Goierri bisitatu ditu egoeraren jarraipena eta galeren balorazioa egiteko. Foru Aldundiak lan-mahai bat aktibatu du uholdeak eragindako herrietako alkateekin, beharrezko neurriak abian jartzeko.
Lur-jausiek eta eguraldi gogorrek hainbat errepide kaltetu dituzte; garbiketa lanak etengabe ari dira egiten, eta segurtasuna da une honetako lehentasuna.
GI-2130-A, GI-2131 eta GI-2133 errepideak ireki dira. GI-3371 errepidea Gaintzan eta GI-3071 errepidea Altzo-Azpirako sarbidean itxita jarraitzen dute.
2025/06/13
MugikortasunaApirilaren 28tik ekainaren 4ra 7.580 bidaia egin dira Donostiarako norabidean, eta 8.443 Zumarraga-Legazpi norabidean
2025/06/12
MugikortasunaGeltoki berri horiek E20 (Hondarribia>Donostia), E26 (Irun>Donostia N-I), E27 (Hondarribia>Donostia N-I) eta E77 (Hondarribia>Donostia gaua) lineei eragingo diete, eta Perrene auzoan egongo dira, Muebles Rey parean (Hondarribirako norabidean) eta Errekalde bailaran, Euskotreneko geralekutik metro gutxira (Donostiarako norabidean), eta GI-636 errepidearen gainean jarri den oinezkoentzako pasabiderako sarbidea izango dute.
2025/06/10
MugikortasunaLinea berri honek E29 (Hondarribia>Irun>Donostia (Ospitaleak) izena izango du, eta ekainaren 20tik (ostirala) aurrera funtzionatuko du. Astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, 7: 00etatik 21:00etara, Hondarribitik, eta 8:15etik 22:15era, Donostiatik. Ibilbidea 45 minutukoa izango da.
2025/06/10
AzpiegiturakN-I errepidea izango ordezko bidea. GI-2130 (Tolosa-Leitza) eta GI-2135 (Tolosa-Lekunberri) errepideak tokiko trafikoetarako baino ez dira izango
2025/06/06
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak Azkoitian sustraitutako familia enpresa hau saritu du Donostiako Aquariumean egin den ekitaldian. Bertan, azken 100 urteetan Gipuzkoan "lurralde kohesioa, aukera berdintasuna eta aurrerapena" eraikitzeko izan duen protagonismoa goraipatu da.
Kilometro eta erdiko bide berriak Zarautz gurutzatzen duen trafikoa arinduko du eta industrialdeetarako sarbideak hobetuko ditu; 10,1 milioi euroko inbertsioa eta 18 hilabeteko eraikuntza-epea aurreikusi dira
2025/06/02
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, ekainaren 20tik, ostirala, irailaren 30era arte, 30 minuturo egongo da autobusa Loiura. Gainera, zerbitzuaren ordutegia zabaldu egingo da. Ordutegia 4:30ean hasiko da Donostiatik, eta ez 5:00etan. Bilbotik, berriz, lehen irteera 6:15ean izango da, eta ez 7:45ean
2025/05/30
AzpiegiturakAldundiak GI-2132 errepidearen paraleloan egingo den bizikleta eta oinezkoen ibilbidearen lizitazioa onartu du. Azpiegitura honek mugikortasun jasangarria sustatuko du eta bide segurtasuna hobetuko du Donostia, Hernani eta Lasarte-Oria lotuz. Zati batean “Euskadiko 2021-2027 EGEF” Europako funtsekin kofinantzatuta dago.