Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Berdintasuna
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

40
Aldundiak diruz lagunduko ditu kontziliazio erantzukidea sustatzeko neurri berriak aktibatzen dituzten enpresak

Gipuzkoako diputatu nagusiak babes lerro berriaren berri eman du Erantzunkide Sarearen jardunaldi batean, non enpresetako kontziliazio neurrietan Covid-19ak izan duen eragina aztertu den.

Ingurune digitaleko emakume profesionalen lana nabarmenduko du Gladys Sariak

2021/04/30

Berdintasuna

'Gladyssaria.eus' webgunean izena eman ahalko hautagaiek, baita hautagaiak izendatu nahi dituzten hirugarren pertsonek ere, ekainaren 18a bitarte. Saridunek 3.000 euro jasoko dituzte.

Zizurkileko eraso matxistaren aurrean, salaketa irmoena

2021/04/24

Berdintasuna

Elkartasun osoa eta babesa erasoa jasan duen emakumeari

Haur eta gaztetxoekin indarkeria sexistaren prebentzioa lantzeko material berritzailea argitaratu du Aldundiak

Umeen garatze-une ezberdinetara egokitutako lau ikus-entzunezko ezberdin garatu eta hezitzaileen eskura jarri ditu Berdintasuneko foru zuzendaritzak; ‘Pausso’ izenburupean, 2020ko Aurrekontu Irekietan herritarrek lehenetsitako proiektuetako bat da.

Gipuzkoako enpresen % 28k kontziliazio  neurriak hartu ditu lehen aldiz azken urtean

Aldundiak egindako azterlan batek adierazten du emakume gehiagok hartzen dituztela diru-sarrerak galtzea dakarten baimenak eta gizonek gehiago erabiltzen dituztela soldatan eraginik ez duten neurriak

Emakume aitzindariei omenaldia, "egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat eredu" direlako

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak gidatu du Martxoaren 8ko ekitaldi instituzionala, non Elbira Zipitriaren omenezko oroigarri bat inauguratu eta emakume aitzindariei buruzko erakusketa bat aurkeztu duten.

Gerra garaiko eta gerraosteko indarkeria jasan zuten emakume aitzindariak omenduko ditu erakusketa batek

‘Itzalpeko emakumeak’ mostra ireki dute Tolosako Aranburu Jauregian; Erkibe elkarteak antolatu du, Udalaren eta Foru Aldundiaren babespean.

Zarauzko eraso sexista arbuiatzeko erakunde-adierazpena

Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, pasa den urtarrilaren 10ean Zarautzen izandako bortizkeria matxista kasua indar guztiz salatu eta arbuiatu nahi du.

Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala

Gaur, azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna ospatzen dugu.

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko konpromisoa berritu du Aldundiak

Erakunde adierazpena onartu du biharko Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunaren atarian.

Aldundiak kanpaina abiarazi du eguneroko eraso  sexista normalizatuenak “desaktibatzeko” helburuarekin

Indarkeria matxistaren aurrean, ez zaitez ikusle huts bat izan’, ekimenak "kontzientzia sortu" nahi du emakumeak kaltetzen dituzten jarrera eta portaerei buruz, azaroaren 25eko nazioarteko egunaren atarian.

“Telelana erantzunkidetasunarekin  batera garatu behar da”

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak adierazi duenez, "garrantzi handiko" lan modalitate honen hedatzeak ezin du berekin "atzerapausorik" eragin ekonomiaren alorrean emakume eta gizonen aukera berdintasunean .

Tokiko berdintasun politikak sustatzeko programak indartuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

2020/10/28

Berdintasuna

Markel Olano diputatu nagusiak eta Miren Elgarresta Berdintasuneko foru zuzendariak lan saioa partekatu dute Gipuzkoako hainbat udalerritako alkate, teknikari eta zinegotziekin

“Berdintasunaren sustapenak funtsezko elementua izan behar du pandemiaren ondorioen aurrean"

Berdintasunerako III. Foru Planak Foru Aldundiaren konpromisoa indartzen du, emakumeen eta gizonen berdintasun “eraginkorraren" aldeko eragile gisa.

Irunen gertatutako eraso sexista gaitzetsi du Aldundiak

2020/09/01

Berdintasuna

Irunen joan den larunbatean gertatutako eraso sexistaren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak gertaera salatu eta horren aurkako gaitzespena erakutsi nahi du adierazpen honen bitartez eta, honekin batera, biktimari eta haren gertukoei elkartasuna adierazi.

Legazpin gertutako eraso matxista salatzeko adierazpena

2020/07/20

Berdintasuna

Legazpin emakume batek berriki jarritako salaketa dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespenik irmoena plazaratu nahi du bortizkeria matxista kasu honen aurrean.

Aldundiaren adierazpena Oñatiko eraso matxistaren aurrean

Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, joan den larunbatean Oñatin izandako bortizkeria matxista kasua indar guztiz salatu eta arbuiatu nahi du.

Eibarren gertatutako eraso matxista “indar  guztiz” gaitzetsi du Gipuzkoa Foru Aldundiak

2020/07/08

Berdintasuna

Eider Mendoza foru bozeramaileak “elkartasun osoa eta babesa” erakutsi dizkio biktimari eta pertsonen duintasuna eta osotasun fisikoa “eskubide urraezinak” direla gogorarazi du.

Hondarribiko bortizkeria matxista kasua arbuiatzeko adierazpena

Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, berriki Hondarribian izandako bortizkeria matxista kasua indar guztiz salatu eta arbuiatu nahi du.

Tokiko administrazioan jazarpen sexistaren aurrean jarduteko protokoloa

2020/06/11

Berdintasuna

Berdintasunerako Organoak bultzatutako dokumentuak prebentzioan jartzen du azpimarra.

Zarautzen jasandako eraso sexistaern inguruko erakunde adierazpena

2020/06/04

Berdintasuna

Aste honetan argitara eman moduan emakume batek Zarautzen jasandako eraso sexista dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak bortizkeria matxista kasu hori irmoki gaitzetsi eta arbuiatu nahi du, erakunde adierazpen honen bitartez.

Lezoko eraso matxista gaitzesteko adierazpena

Joan den astelehenean, hilak 25, emakume batek Lezon jasandako erasoa dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak bortizkeria matxista kasu hori irmoki salatu eta arbuiatu nahi du, erakunde adierazpen honen bitartez.

Osasun larrialdian indarkeria sexistari arretarako jarraibide berrien gida prestatu du Aldundiak

Dokumentuak "tresna erabilgarria" eskaintzen du erantzun "egokia, azkarra eta eraginkorra" emateko.

Donostiako eraso matxista arbuiatu du Aldundiak

Donostiako etxebizitza batean joan den larunbatean, hilak 2, emakume batek jasandako erasoa gogorki salatu eta arbuiatu nahi du Aldundiak erakunde adierazpen honen bitartez.

Amasa-Villabonan gertatutako bortizkeria matxista kasuaren gaitzespen adierazpena

Amasa-Villabonako baserri batean emakume batek jasan duen atxikitzea dela eta, erakunde adierazpen honen bitartez Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gaitzespen osoa erakutsi nahi du bortizkeria kasu honen aurrean.

Hondarribian gertatutako eraso matxistaren aurrean gaitzespen irmoena

COVID-19ak eragindako konfinamendu egoeran emakumeen aurkako bortizkeriari aurre egiteko gizartearen konpromisoa aktibatu behar dugu.

Soraluzen izandako emakume baten hilketa matxista salatu du Aldundiak

“Emakumeen aurkako bortizkeria, bere hainbat adierazpenetan, berdintasun falta eragiten duten egiturazko arrazoien ondorio da”, gogorarazi du foru bozeramaileak.

“Lurralde justu eta kohesionatu gisa aurrera egiteko  berdintasunaren aldeko konpromiso berriak behar ditugu”

Gipuzkoako diputatu nagusiak gizonen eta emakumeen berdintasunaren aldeko «ahalegin kolektibo eraldatzailea» egiteko deia egin du.

Emakumeen Nazioarteko eguneko erakunde adierazpena

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Diputatuen Kontseiluak onartutako erakunde adierazpena.

Emakumeen Egunean parte hartzera dei egin du Aldundiak

Berdintasunarekin duen konpromisoa berritu du Aldundiak Martxoaren 8ko erakunde adierazpenean.

Lan esparruan berdintasuna sustatzeko formazioa  jaso dute 30 enpresak

2020/02/20

Berdintasuna

Soldata arrakala izan dute hizpide Erantzukide Sarearen jardunaldian.

Kontziliazio erantzunkidea sustatzeko lanean, enpresen papera aztergai

Gipuzkoako Erantzunkide Sareak lan eta formazio jardunaldia antolatu du gaur goizean Igartzako jauregian

Berdintasuna etxean hasten da

Erantzunkidetasuna ikastetxeetako gurasoekin lantzeko ikastaroak abiaraziko dituzte Beasainen

AZAROAREN 25EKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Abian da Beasain kontziliazio erantzunkiderako laborategia

Herriko gizarte eragileek eta enpresek, Aldundiarekin eta Udalarekin batera, HerriLab proiektu gauzatuko dituzten egitasmoak aurkeztu dituzte.

"Gipuzkoak beharrezko osagaiak ditu gizarte bazterketari aurre egiteko"

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hirugarren sektoreko erakundeek partekatu eta hausnartu dute azken urtean Gipuzkoan abian jarri diren gizarte inklusioko esku hartzeen jardunbide egokiei buruz.

Elkarte feministei zuzendutako dirulaguntzen  deialdia indartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Datorren urtekoa onartu du foru erakundeak, eta lehen aldiz elkarteentzako laguntza lerroa banandu egingo da udal eta mankomunitateei zuzendutakotik

Donostiako sexu erasoa gaitzetsi du Aldundiak

Donostiako Udalak erasoa gaitzesteko gaur eguerdirako deitu duen elkarretaratzearekin bat egiten du foru erakundeak.