Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Gobernantza
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

20
Joserra Txintxurreta oñatiarrak irabazi du Aldundiaren 2026ko egutegiko lehiaketa, Gipuzkoako artzaintza omenduz

2025/11/07

Gobernantza

Edizio honek marka hautsi du parte-hartzeari dagokionez, 1.073 argazki aurkeztu baitira ‘Ekin. Zaindu. Bizi.’ lemapean. Egutegiaren doako banaketa abenduaren amaiera aldera egingo da lurraldeko hainbat tokitan.

Matxismoaren aurka eta berdintasunaren alde diharduten elkarteentzako laguntzak handitu ditu Gipuzkoak

2025/11/04

Gobernantza

Foru Aldundiak % 11 handitu du dirulaguntzen deialdi berria, eta 510.000 eurora iritsiko da 2026an

Aldundiak “epaiek hala behartuta” lan deialdiak egokituko dituen arren, “irmo” eutsiko dio nagusiki euskaraz lan egingo duen Administrazioa lortzeko helburuari

2025/10/22

Gobernantza

113 plaza berri iragarri ditu foru gobernuak EPEetan; Legebiltzarrean aztergai diren lege aldaketen zain, zenbait lanposturen hizkuntza-eskakizunaren derrigortasuna atzeratuko da, behin-behineko neurri gisa. Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Aldundiak ez duela “atzera urratsik emango euskararen aldeko lanean”. “Helburua da administrazio elebiduna eta lan hizkuntza nagusia euskara duena”, berretsi du. Euskararen arnasgune sozio-funtzional bilakatzeko jauzia emateko prozesua abiatu du eta helburua da Aldundiko zerbitzuen erdiak nagusiki euskaraz lan egitea 2 urteko epean

OGP Euskadi 2025-2028 Plan berria, Gobernu Irekian aurrera egiteko eta Euskadin kalitate demokratikoa indartzeko

2025/10/03

Gobernantza

OGP Euskadi 2025-2028 III. Ekintza Planaren helburua gobernu irekiaren printzipioetan aurrera egiten jarraitzea da: gardentasuna, integritatea, kontuak ematea, politika publikoen ebaluazioa, gobernantza kolaboratiboa eta parte-hartzea. Hirugarren planak 4 konpromiso berri jasotzen ditu, eta EAEko erakundeek eta gizarte zibileko eragileek gidatutako proiektuen bidez gauzatuko dira

1,5 milioiko programa berri batek lagunduko die Gipuzkoako ETEei ekonomia berderako trantsizioan

2025/09/23

Gobernantza

Gobernu Kontseiluak gaur onartutako ekimenak diruz lagunduko ditu baliabideak optimizatzeko eta enpresen lehiakortasuna indartzeko ekipamenduak ordezten dituzten proiektuen % 50

Gipuzkoak Lourdes Iriondori emango dio Urrezko Domina haren heriotzaren 20. Urteurrenean

2025/09/17

Gobernantza

Aitorpen ekitaldia abenduan egingo da, eta omenaldi hunkigarria eta berezia izango da, sortzaile eta irakasle urnietarraren familia eta ingurukoekin elkarlanean antolatua

Foru Jauregiak pertsonaia historikoek gidatutako bisita antzeztuak hartuko ditu, Gipuzkoaren milurtekoaren ospakizun-ekitaldien baitan

Gaur egin den ate irekien jardunaldiak 250 pertsona erakarri ditu jauregira eta datorren irailaren 13ko bisita dramatizatuek jarraipen berezia emango diote