Ogi-apurra

Izenburua Bilatzailea Albisteak

Albisteak

Gipuzkoako azken albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Hizkuntza Berdintasuna
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

Badalab hizkuntza berrikuntzako laborategiak proiektua aurkeztu du gaur Errenterian...

Badalab hizkuntza berrikuntzako laborategiak proiektua aurkeztu du gaur Errenterian

Ezaugarri berritzaileak erakutsi ditu aurkezpenean bertan, besteak beste ekosistema indartsua eta egiteko molde ez-ohikoak. Europan ez dago antzekorik.

“LH DuaLa euskaraz” Limousin Kartoiak enpresan nola garatzen den ikusteko bisita...

“LH DuaLa euskaraz” Limousin Kartoiak enpresan nola garatzen den ikusteko bisita

“LH DuaLa Euskaraz” egitasmoaren baitan Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Laneki elkarteko ordezkariek bisita egin dute Tolosan kokatutako Cartonajes Limousin enpresara.

Fagor Taldeak jaso du 2021eko Abbadia Saria, hamarkada luzez euskararen erabilera indartzeko egindako lan kolektiboaren aitortza...

Fagor Taldeak jaso du 2021eko Abbadia Saria, hamarkada luzez euskararen erabilera indartzeko egindako lan kolektiboaren aitortza

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, talde industriala osatzen duten zortzi kooperatibetako ordezkariei eman die saria, Arrasateko Kulturolan egindako ekitaldi batean.

“Gipuzkoako gizarte gero eta anitzagoan, elkarrengana gerturatzeko zubia da euskara”...

“Gipuzkoako gizarte gero eta anitzagoan, elkarrengana gerturatzeko zubia da euskara”

Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, Foru Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak lurraldeko hizkuntza aniztasuna azaleratu eta euskararen kohesio ahalmena aldarrikatzeko ikus-entzunezko sorta bat argitara eman dute.

Lan munduan euskararen erabilera indartzeko ahaleginean nabarmendu diren enpresa, ikastetxe eta ikasleak aitortu dituzte...

Lan munduan euskararen erabilera indartzeko ahaleginean nabarmendu diren enpresa, ikastetxe eta ikasleak aitortu dituzte

Bergarako Miguel Altuna LHII Institutuan elkartu dira erreferente diren Gipuzkoako lantoki, Lanbide Heziketako ikastetxe eta ikasleak, beraien esperientzia publikoarekin partekatu asmoz.

“Ikus-entzunezkoen eraldatze globalaren aurrean, ezinbestekoa izango da erabaki azkarrak hartzea euskarak bere tartea izan dezan”...

“Ikus-entzunezkoen eraldatze globalaren aurrean, ezinbestekoa izango da erabaki azkarrak hartzea euskarak bere tartea izan dezan”

Gipuzkoa Berdinagok antolatutako hitzaldi batean, Garazi Goia idazle eta ikus-entzunezko adituak euskal ikus-entzunezko hedabideen azterketa egin du, ikuspegi global batetik.

Jatorri atzerritarra duten euskara ikasleak  omendu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak...

Jatorri atzerritarra duten euskara ikasleak omendu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

Euskararen Nazioarteko Egunean, “gizartea kohesionatzeko eta herritarrak elkarrengana gerturatzeko” garaian euskal hizkuntzak daukan “indarra eta ahamena” nabarmendu du Markel Olano diputatu nagusiak .

BADALAB Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntzarako Laborategiak maiatzean irekiko ditu ateak Errenterian...

BADALAB Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntzarako Laborategiak maiatzean irekiko ditu ateak Errenterian

Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, hizkuntza berdintasuna indartzen jarraitzea helburu, “elkarlana, berrikuntza eta esperimentazioa” jorratzea ezinbestekotzat jo ditu Markel Olano diputatu nagusiak.

Euskarak lantokian duen egoera autodiagnostikatzeko tresna berria abiarazi du ‘LH Duala euskaraz’ egitasmoak...

Euskarak lantokian duen egoera autodiagnostikatzeko tresna berria abiarazi du ‘LH Duala euskaraz’ egitasmoak

Laneki elkarteak eta Aldundiak elkarlanean martxan jarri duten erramintak lau aldagai hartzen ditu kontuan enpresa batean euskarak duen egoera baloratzeko: harrera, hizkuntza paisaia, lankideak eta instruktoreak.

Abbadia Sariarekin, lan munduan euskara sustatzeko lan aurretua aitortuko zaio Fagor Taldeari...

Abbadia Sariarekin, lan munduan euskara sustatzeko lan aurretua aitortuko zaio Fagor Taldeari

Eider Mendoza foru bozeramaileak eman du erabakiaren berri, Diputatuen Kontseiluak onartu eta gero. Sari-ematea, ohi bezala, abenduaren 1ean egingo da.

Euskarazko sortzaileek egile eskubideak kudeatu ditzaten, EKKIN plataforma digital berritzailearen garapena babestu du Etorkizuna Eraikizek...

Euskarazko sortzaileek egile eskubideak kudeatu ditzaten, EKKIN plataforma digital berritzailearen garapena babestu du Etorkizuna Eraikizek

Euskal Kulturgileen Kidegoak landutako tresna hau aitzindaria da Europan; metadatuetan oinarritutako sistema baten bitartez, erabilerak identifikatu eta automatikoki obren eskubideen titularrentzako itzulkin bihurtzen ditu.

Abian da BADALAB hizkuntza eta berrikuntzarako...

Abian da BADALAB hizkuntza eta berrikuntzarako

Etorkizuna Eraikizen baitan, euskararen biziberritzea eta hizkuntza berdintasuna sustatzeko esperimentazio gune erreferentziala bihurtzea du helburu

Euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntzarako Hi gazte! egitasmoak 250 gazteren lanak sustatu ditu...

Euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntzarako Hi gazte! egitasmoak 250 gazteren lanak sustatu ditu

Tabakaleran egin da programako azken ekitaldia eta hainbat artista gaztek zuzenekoak eskaini dituzte; sarituak izan dira Laskurain ikastola, Lasalle Berrozpe, Pasaia Lezo Lizeoa eta Herri Ametsa ikastolako ikasleen bideoak

Heziketa eta lana euskaraz garatzeak duen garrantzia nabarmenduko du LH Duala Euskaraz-en kanpaina berriak...

Heziketa eta lana euskaraz garatzeak duen garrantzia nabarmenduko du LH Duala Euskaraz-en kanpaina berriak

Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz eskaintzen duten lantokien komunitateko esperientziak aitortzea da helburu nagusia.

Ikus-entzunezkoen sorkuntzan barneratu  dira 1.200 gipuzkoar nerabe, ‘Hi gazte!’-ri esker...

Ikus-entzunezkoen sorkuntzan barneratu dira 1.200 gipuzkoar nerabe, ‘Hi gazte!’-ri esker

14 eta 16 urte bitarteko Gipuzkoako gazteen artean euskarazko edukien lanketa, hedapena eta kontsumoa sustatzeko egitasmo berritzailea abiarazi da, hezkuntza sarearekin elkarlanean.

“Langile publiko bati bi hizkuntza ofizialak jakiteko eskatzea ez da diskriminazioa, hizkuntza berdintasuna bermatzea da”...

“Langile publiko bati bi hizkuntza ofizialak jakiteko eskatzea ez da diskriminazioa, hizkuntza berdintasuna bermatzea da”

Gipuzkoako Foru Aldundiak “desadostasun irmoa” adierazi du, EAEko Auzitegi Nagusiak Irungo Udaltzaingo zerbitzurako ezarritako hizkuntza eskakizunak bertan behera uzteko epaiaren aurrean.

‘UdalHiztek’ proiektua martxan da, Etorkizuna Eraikiz-en esperientzia pilotu gisa garatu eta gero...

‘UdalHiztek’ proiektua martxan da, Etorkizuna Eraikiz-en esperientzia pilotu gisa garatu eta gero

Egitasmo honen bidez, hizkuntza-teknologiek ematen dituzten aukerak baliatzen dira udaletan euskara sustatzeko. Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab dirulaguntza-deialdiaren barnean gauzatu da UdalHiztek proiektua.

Euskararen aztarnak Gipuzkoako Antzinaroan...

Euskararen aztarnak Gipuzkoako Antzinaroan

'Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan' ikerlana argitaratu du Euskaltzaindiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Serie-sortzaileentzako lehen nazioarteko deialdia...

Serie-sortzaileentzako lehen nazioarteko deialdia

Hautatutako hiru proiektuek 6.000 euroko diru-laguntza izango dute eta datorren Donostia Zinemaldian aurkeztuko dira industriaren aurrean.

Euskaraldiaren oinarriak ezarri eta “dinamika sozial” berri bat sorrarazteagatik, Pello Jauregik jaso du Abbadia Saria...

Euskaraldiaren oinarriak ezarri eta “dinamika sozial” berri bat sorrarazteagatik, Pello Jauregik jaso du Abbadia Saria

Markel Olano: “Euskararen biziberritzeak bizi duen bidegurutzean, elkarlanak, berrikuntzak eta gizarte aktibazioak erakutsi behar digute norabidea”

Aldundiak foru jauregiko arkupeak  argiztatu ditu, Euskaraldiarekin bat eginez...

Aldundiak foru jauregiko arkupeak argiztatu ditu, Euskaraldiarekin bat eginez

‘Euskararen zubia’ irudikatuko da argiteriaren bitartez, herritarrak norbere hizkuntza ohiturak aztertu eta aldatzera animatuz.

‘Ni naiz Lete’ dokumentalaren estreinaldia, Euskararen Egunean...

‘Ni naiz Lete’ dokumentalaren estreinaldia, Euskararen Egunean

Poeta eta kantari handiaren omenaldia ikusteko aukera eskainiko die Aldundiak herritarrei, Xabier Leteren heriotzaren 10. urteurrenarekin bat.

Pello Jauregi ikerlariak  jasoko du 2020ko Abbadia Saria...

Pello Jauregi ikerlariak jasoko du 2020ko Abbadia Saria

Euskaraldiaren “teorizatzaile” gisa Jauregik egindako ekarpena aitortu du epaimahaiak.

Lanbide Heziketako Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz egitea sustatzeko esperientzia pilotua...

Lanbide Heziketako Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz egitea sustatzeko esperientzia pilotua

‘Euskaraz, talentua gara!’ lemapean aurkeztu dute egitasmoa Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Lanbide Heziketako sareak, Lanekik eta EMUNek elkarlanean.

Euskal enpresak, garapen iraunkorra eta hizkuntza aniztasuna aztergai Enpresarean Azokan...

Euskal enpresak, garapen iraunkorra eta hizkuntza aniztasuna aztergai Enpresarean Azokan

‘Garapen Iraunkorrerako Helburuen aplikazioa euskal enpresa-sarean. Eta hizkuntza aniztasuna?’ Horixe izango da Enpresarean Azokan jorratuko dugun gaia. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango ditugu.

“Euskaltegien inoizko ikasturterik malguena probestu eta euskara ikastera animatu nahi ditugu herritarrak”...

“Euskaltegien inoizko ikasturterik malguena probestu eta euskara ikastera animatu nahi ditugu herritarrak”

‘Euskara ikasteko zure formula’ kanpainarekin bat egin du Aldundiak; euskal erakundeen ekarpenari esker, B2 mailara arte doakoa izango da euskara ikastea.

‘Nerabeak Euskaraldian’, gazteenengan Euskaraldiak izan duen eraginaren azterketa...

‘Nerabeak Euskaraldian’, gazteenengan Euskaraldiak izan duen eraginaren azterketa

Lasarte-Orian “40 egun euskaraz” ekimena bideratu zen eta hor erabili ziren lehenengo aldiz ahobizi eta belarriprest figurak.

“Hizkuntza komunitate gisa oinarrizkoa da elkarlana, euskara biziberritzen segi nahi badugu”...

“Hizkuntza komunitate gisa oinarrizkoa da elkarlana, euskara biziberritzen segi nahi badugu”

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen festako ordezkariak hartu ditu Aldundian Markel Olano diputatu nagusiak, urriaren 4ko erakunde ekitaldiaren aitzinean.

Foru Aldundiak “desadostasun irmoa” azaldu du Lasarte-Oriako Udalaren ordenantzaren aurkako epaia dela eta...

Foru Aldundiak “desadostasun irmoa” azaldu du Lasarte-Oriako Udalaren ordenantzaren aurkako epaia dela eta

Edozein sententzia judizialek eskatzen duen beharrezko errespetuaz gaindi, sententziak ez ditu udalek hizkuntza politiken alorrean dituzten eskuduntzak aintzakotzat hartzen, batetik, eta hizkuntza berdintasunaren oinarrizko printzipioaren aurka egiten du, bestetik.

Lan eremuan euskarak jauzi bat egiteko unea da...

"Lan eremuan euskarak jauzi bat egiteko unea da"

Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, Topaguneko ordezkariekin elkartu da bigarren edizioko prestaketa lanei buruz hitz egin asmoz.

Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak euskarari buruzko ikerketa argitaratu dute...

Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak euskarari buruzko ikerketa argitaratu dute

Euskararen erabilera sustatzeko tokian tokiko aktibazio-prozesuen ezaugarriak ikertzen aritu dira

Aldundia Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzen hasi da

Aldundia Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzen hasi da

Talde eragileak antolatzen hasteko deia jaso dute departamentuek.

Gipuzkoako barne-produktu gordinaren % 5,34 dago euskararekin lotuta

Gipuzkoako barne-produktu gordinaren % 5,34 dago euskararekin lotuta

Sektore produktibo gisa euskarak termino ekonomikoetan duen balioa kuantifikatu du Langunek.

Euskara ikastea B2 mailara arte doakoa da dagoeneko euskaltegietan...

Euskara ikastea B2 mailara arte doakoa da dagoeneko euskaltegietan

Eusko Jaurlaritzaren, aldundien eta EUDELen elkarlanaren emaitza izan da.

Euskaltegietako ikasketak doako izateko dirulaguntza berria

Euskaltegietako ikasketak doako izateko dirulaguntza berria

Aldundiak eta HABEk sinatutako hitzarmenari esker, 2019an B2ra arteko maila egiaztatu dutenei matrikula % 100ean bueltatuko zaie

Euskararen erabilera publikoa sustatzeko konpromisoa berretsi dute Gipuzkoa Berdinagoko eragileek...

Euskararen erabilera publikoa sustatzeko konpromisoa berretsi dute Gipuzkoa Berdinagoko eragileek

Emandako urratsak partekatu eta hizkuntza erabilera berritzaileak aztertu dituzte gaur Foru Aldundiko Gunea espazioan egindako jardunaldian.

Hiztun gisa ahalduntzeko dei egin die diputatu nagusiak gazteei

Hiztun gisa ahalduntzeko dei egin die diputatu nagusiak gazteei

Hizkuntza gutxituen inguruan esperientziak partekatzeko egonaldia egiten ari dira Hondarribian Euskal Herriko eta Irlandako 32 gazte.

Abbadia Saria jaso du Arantza Urretabizkaiak...

Abbadia Saria jaso du Arantza Urretabizkaiak

Euskal literaturan “emakumeak duen presentzia eta iruditeria” aldatu ditu idazleak, Markel Olano diputatu nagusiaren esanetan.

Euskara eta gaztelaniaz gain, 130 hizkuntza inguru hitz egiten dira Gipuzkoan

Euskara eta gaztelaniaz gain, 130 hizkuntza inguru hitz egiten dira Gipuzkoan

Gipuzkoako hizkuntza-aniztasunaren mapa argitara eman du Aldundiak, Soziolinguistika Klusterrarekin elkarlanean.