Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/03/13
OgasunaOtsailera arte metatutako bilketa 1.021 milioi eurokoa da, 93 milioi gehiago iazko epe bereko datuekin alderatuz
2026/03/12
OgasunaItziar Agirre Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak azpimarratu du pizgarri horiek eragina izan dutela, bereziki, ikus-entzunezkoen sektorearen bultzadan. Era berean, nabarmendu du oraindik goiz dela pizgarri horiek lurraldean kultura-industria finkatzeari dagokionez duten eraginaren aurrean ondorio argiak ateratzeko, eta azpimarratu du beharrezkoa dela eragileekin elkarren arteko lankidetza bultzatzen jarraitzea ebaluazio osotuagoa egiteko.
2026/03/10
OgasunaGipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako toki-erakundeen finantza-kontrola arautzen duen araua aldatzen duen Foru Dekretu Araua onartu du gaur Gobernu Kontseiluan. Era berean, 2026ko ekitaldirako gastu, zor eta superabitaren erabileraren mugak ezartzen dituen Jarraibidea ere onartu da, eta, modu osagarrian, 2025eko aurrekontua likidatzeko.
2026/02/27
OgasunaEgun horretatik aurrera, autolikidazio-proposamenak onartu ahal izango dira. Proposamen hauek martxoaren 30etik aurrera ikusi ahal izango dira
2026/02/20
OgasunaGipuzkoako Foru Aldundiak tratamendu fiskala hobetu du egurra moztu ondoren beren lurrak birlandatzen dituzten jabeentzat
Eider Mendoza diputatu nagusia eta Itziar Agirre Ogasun eta Finantzetako foru diputatua sektoreko hainbat eragilerekin bildu dira gaur, zinema industriaren eta zuzeneko arte eszenikoen eta musikaren bilakaeraren inguruko ikuspegiak partekatzeko, 2024an kultura sustatzeko kenkarien araubidea hobetu ondoren.
2026/02/11
OgasunaBai barne salmentak (+ % 3,4), bai esportazioak (+ % 3,5) handitu egin dira, 2024ko zifrekin alderatuta.
2026/02/05
OgasunaBi arauak jendaurrean jarri dira otsailaren 27ra arte. Foru Arau Proiektuak martxoan onartzea espero da Gipuzkoako Gobernu kontseiluan, Gipuzkoako Batzar Nagusietan tramitatzen eta eztabaidatzen jarraitzeko, uda baino lehen onartu ahal izateko. OHZren Foru Arauak berrikuntza gisa jasotzen du Ezaugarri Bereziko Ondasunen hirugarren kategoria bat sartzea, portuak eta autobideak bezalako azpiegiturak dituzten udalerriek ondasun higiezin horien inpaktua zergapetzen duen zerga berri bat aplikatu ahal izan dezaten.
2026/02/05
OgasunaDokumentua jendaurrean egongo da martxoaren 5era arte. Ondoren, martxoaren 17ko Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluan onartzea espero da, azkenean eztabaidatu eta, hala badagokio, udaberri honetan Batzar Nagusietan onartzeko.
2026/01/23
OgasunaZerga-bilketa metatua % 10,8 igo da aurreko urtearen aldean
2026/01/14
OgasunaBai barne salmentak (+ % 3,7), bai esportazioak (+% 2,0) handitu egin dira denbora tarte horretan, 2024ko aldi bereko zifrekin alderatuta
Gaur onartutako aurrekontuek aukera emango dio Aldundiari bere ongizate estrategian aurrera egiteko, zaintzan, sortzen ari diren errealitate sozialetan eta etorkizuneko ekonomia bermatuz.
2025/12/15
Ogasuna2025eko lehen hamaika hilabeteetan iazko aldi berean baino 598 milioi gehiago bildu dira
2025/12/09
OgasunaMendozak goraipatu egin du Elkarrekin Podemos batzarkide taldeak erakutsitako borondate eta gaitasuna lurralde osorako onuragarria den akordio batera iristeko
2025/12/02
OgasunaBai barne salmentak (+ % 3,8), bai esportazioak (+% 0,9) handitu egin dira denbora tarte horretan, 2024ko aldi bereko zifrekin alderatuta
2025/11/18
OgasunaGipuzkoa da hiru Foru Arau hauek onartzen dituen lehen lurraldea, onarpen honekin urrats esanguratsua eman da lurraldeko autogobernu ekonomikoan. Talde multinazional eta nazionalen zerga osagarriaren onarpenarekin, gainera, Gipuzkoak beste pauso bat eman du nazioarteko fiskalitatearen esparruaren integrazioan.
2025/11/14
Ogasuna2025eko lehen hamar hilabeteetan 579 milioi gehiago bildu dira, 2024ko aldi berarekin alderatuta.
2025/11/06
OgasunaZaintza, etorkizuneko ekonomia eta jasangarritasuna dira aurrekontu proiektuaren ardatz nagusiak, eta, horren bidez, Gipuzkoako ongizate integrala bermatzeko Aldundiaren bide orrian aurrera egiten jarraitzea aurreikusten da
Foru gobernuak 2026ko aurrekontu proiektua aurkeztu du, “Gipuzkoa indartzeko, gaurko eta biharko ongizate integrala bermatzeko”, adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak. Aldundiak gizarte politikako aurrekontua 600 milioi eurora arte indartzea aurreikusten du, gizarte azpiegitura berriak sortzeko, zainketen eraldaketan aurrera egiteko eta gizarteratzea, osasun mentala eta nahi ez den bakardadea bezalako errealitate sozialei erantzuteko. Sustapen Ekonomikoak 76 milioi izango ditu berrikuntza eta industria sektore emergenteak sustatzeko, eta ETEen lehiakortasuna ziurgabetasunetik babesteko.
2025/10/17
Ogasuna2025eko lehen bederatzi hilabeteetan iazko aldi berean baino 358 milioi gehiago bildu dira
Aurreikusten da ezen, urtea ixtean, lurraldean 6.638 milioi euro bilduko direla. 2026rako % 5,3ko hazkundea espero da, 2025eko itxieraren aurreikuspenarekin alderatuta.
2025/10/06
OgasunaForu Arauaren proiektuak bere onuren % 15eko gutxieneko tributazio globala ezartzen du. Araua urtea amaitu baino lehen Batzar Nagusietan bozkatzea espero da.
2025/09/12
Ogasuna2025eko lehen zortzi hilabeteetan 501 milioi gehiago bildu dira, 2024ko aldi berarekin alderatuta
2025/07/09
OgasunaOgasun eta Finantzetako foru diputatu Itziar Agirrek kanpainaren balorazio positiboa egin du, eta inplikatutako profesionalen lana eskertu du.
2025/07/03
OgasunaMaiatzera arte metatutako datuek erakusten dute Gipuzkoako enpresen langile kopuruak % 0,7 egin duela gora, 2024ko aldi berarekin alderatuta
2025/06/25
OgasunaGaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergen araudia aldatzen duen foru dekretua. Lan-errentamenduetatik ateratako atxikipenen taula berria uztailaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.
2025/06/12
Ogasuna93 ikastetxek eta 3.236 ikaslek egin dute aurten zerga heziketaren inguruan Gipuzkoako Foru Ogasunak bultzatzen duen unitatea
2025/06/04
OgasunaLurraldeko enpresen esportazioak % 3,1 igo dira, enplegatutako pertsonen kopurua % 0,7 eta soldatak % 5,3, 2024ko denbora tarte berarekin alderatuta
2025/05/16
Ogasuna2025eko lehen lau hilabeteetan 109 milioi gehiago bildu dira, 2024ko aldi berarekin alderatuta.
2025/05/07
OgasunaGipuzkoako Batzar Nagusiek zerga-sistemaren erreforma onetsi dute, 110 milioi euroko inpaktua izango duena Gipuzkoako zergadunen mesedetan
2025/04/09
OgasunaItziar Agirrek, Gipuzkoako Ogasuneko foru diputatuak, Batzar Nagusietan erreforma fiskalari buruzko akordioa defendatu du, datorren maiatzeko osoko bilkuran bozkatuko dena.
2025/04/08
OgasunaGaur ireki da errenta kanpaina modalitate mekanizatuan egiteko epea.
2025/04/03
OgasunaForu Ogasunak 292.905 jarduera egin zituen iaz iruzurra prebenitzeko, zergadunen zerga-informazioa lortzeko eta aztertzeko, eta aitortu gabeko zenbatekoak erregularizatzeko eta kobratzeko.
2025/04/02
Ogasuna· 46.094 autolikidazio proposamenak onartu dira kanpainaren lehenengo bi egunean · 7.401 zergadunek Errenta+ APPa deskargatu dute eta kanal honen bidez 1.695 proposamen onartu dira
Abian da 2024ko Errentaren kanpaina. Gipuzkoako Foru Ogasunak 285.595 autolikidazio proposamen egin ditu, gaurtik aurrera kontsultatu eta onartu daitezkeenak, Internet bidez, telefonoz edo ‘Errenta+’ APP berriaren bidez
2025/03/14
Ogasuna2025eko lehen bi hilabeteetako bilketa metatua 57 milioi gehiago da, 2024ko aldi berarekin alderatuta
2025/03/13
Ogasuna· “Proposamen sendoa eta koherentea da, eta eragin positiboa izango du Gipuzkoako herritarren ongizatean”, adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak, eta positibotzat jo du Elkarrekin-Podemosen adostasunerako borondatea eta ausardia, “herrialde gisa ditugun erronkei fiskalitatetik erantzuteko erreforma bat garatzeko”.
2025/03/12
Ogasuna· Ogasun eta Finantzetako hileroko txostenaren arabera, esportazioek % 3,1 egin dute gora 2025eko lehen hilean, 2024ko aldi berarekin alderatuta, nahiz eta nazioarteko ekonomiaren testuinguruan ziurgabetasuna izan nagusi.
2025/03/06
Ogasuna• Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasun eta Finantzetako diputatuek gaur aurkeztu dituzte berrikuspen fiskalaren testuan jasotako hobekuntza-proposamenak, besteak beste, etxebizitza eta kontziliazioari lotutakoak eta errenta aitorpena egiteko gutxienekoa 20.000 eurora igotzea proposatzen dutenak. • Hiru foru diputatuek elkarrizketarako eta erantzunkidetasunerako deia egin diete EH Bilduri, Alderdi Popularrari eta Elkarrekin Podemosi, herritarren ongizatearen eta gure enpresa sarearen etorkizunaren aldeko akordioa adosteko.
2025/02/20
Ogasuna“Ogasun eta Finantza departamentuak ahalik eta azkarren, eraginkortasunez eta efizientziaz bildu eta prozesatu ditu datuak, eta lankidetzan jarraitzen du Ministerioari erreferentziazko prezioen indizea emateko, erakunde horrek ezarritako irizpideen arabera”, adierazi du Agirrek.