"Atravesar(nos)" laborategia, Elisa Artetarekin

Azaroaren 22an, Elisa Arteta koreografo eta dantzariak "gorputzaren eraldaketan eta barne-dialogoan sakondu nahi duten interprete eta artistentzat" laborategi bat zuzenduko du. Laborategi honek jarraipena izango du urtarrilean, horretarako aukeratuko diren parte hartzaileekin. Doako jarduera da.

-ren irudia
 "Atravesar(nos)" laborategia, Elisa Artetarekin

Gorputzaren kontzientzia eta presentzia eszenikoa lantzeko hautaketa-tailerrerako deialdia ireki berri du ATALAK Sareak. Tailer hau Elisa Artetak zuzenduko du eta bertatik aukeratutako 8 artistek 2026ko urtarrilean egingo den ATALAK Laborategiko egoitzan parte hartuko dute.

  • Norentzat : Gorputzaren eraldaketan eta barne-dialogoan sakondu nahi duten interprete eta artistentzat.
  • Eguna : Azaroak 22, larunbata.
  • Ordutegia : 11:00-14:00.
  • Prezioa : Doan (hautaketa prozesuaren parte gisa).
  • ATALAK egoitza  (hautatuak): Urtarrila 2026.

Tailer honek entzutea eta begirada aktibatzeko helburua du, norberaren sentsibilitatearekin eta taldearekin harreman-modu berriak irekitzeko.

  Parte hartzeko interesa baduzu,  bete galdetegi hau. . Leiho berrian irekiko da.Plaza kopurua mugatua da.

 Zalantza  edo galderarik izatekotan, idatzi  dantzagunea@gipuzkoa.eus . Leiho berrian irekiko da. emailera.