- gipuzkoa
- Dantzagunea
- Informazioa
- Aretoen deskribapena
Lekuen deskribapena
Honako baliabideak ditu Gipuzkoako Dantzaguneak:
- Dantzarako 4 areto
Areto guztien zoruek egurrezko tarima flotatzailea dute.
Hainbat dantza-mota egin ahal izateko, bi estaldura mota dituzte aretoetako zoruek:
- Areto nagusia: 240 m2, linoliozko estaldura
- Areto ertaina: 160 m2, linoliozko estaldura
- Areto txikia: 115 m2, egurrezko estaldura
- Erabilera anitzeko aretoa: 75 m2, egurrezko estaldura
Aretoetako ekipamendua:
- Musika-ekipoa (gailu elektronikoak konektatzeko mini-jack konexioa, eta cd-irakurgailuarekin)
- Ispiluak (estali ahal izateko estoreak)
- Aire girotua eta berogailua
- Barra mugikorrak daude eta piano bat
Gipuzkoako Dantzaguneko aretoak erabiltzeko eskaera egin behar da, egingo den jardueraren azalpen labur batekin. Aurretik, aretoen egutegia begiratzea eskatzen da.
- Aldagelak: komunak, dutxak, eta giltzatutako armairuak
- Biltegia: materiala gordetzeko biltegia (biltegia erabiltzeko eskaera-orria bete)
- Sortzaileen txokoa: lanerako gunea
- Bilera-gela: lan-bilerak egiteko
- Bulegoa: Gipuzkoako Dantzaguneko kudeaketa, aholkularitza, koordinazio, eta komunikazio gunea.
- Materiala: Gipuzkoako Dantzaguneak sortzaileen eskura ditu:
- Argazki- eta bideo-kamera bat
- Tripodea
- Irudi-proiektorea
- Monitore bat
*Materiala erabiltzeko, eskaera-orria bete.