22. SORTUTAKOAK - DEIALDIA ZABALIK

22. Sortutakoak - Deialdia zabalik dago, martxoaren 22tik apirilaren 14 arte.

-ren irudia
 22. SORTUTAKOAK - DEIALDIA ZABALIK

2023an, deialdi bakarra egingo da, eta lau proiektu aukeratuko dira. Proiektuak aurkezteko epea 2023ko martxoaren 22tik apirilaren 14 arte dago irekita. 

Gipuzkoako Dantzaguneak sortutakoak programaren 20. edizioa antolatu du, Gipuzkoan dantza proiektu berrien sorkuntzak, garapena eta zabalkundea sustatzeko programa. 

Aukeratutako proiektuek Oreretako Gipuzkoako Dantzagunearen aretoetan egonaldi bat egingo dute. Horrekin batera, untza ekonomikoa jasoko dute diru laguntza poltsa eta proiektuaren aurkezpena egingo dute, Gipuzkoako Dantzagunearekin adostutako formatuan. 

Aurten, Dantzaguneak Sortutakoak bakarrik deialdi bat aterako du, eta ez bi. Aurkeztutako proiektuetatik, 4 aukeratuko dira laguntza jasotzeko. Laguntza hori 3500€-koa izango da.

Deialdi honetan ezarritako egonaldietera aurkeztu ahal izateko pertsona eta entitate hauek kontuan hartu behar dira. Bakarrik konpainia edo talde egonkorrak, banakako proiektuak eta proiektu baterako berariaz sortutako taldeak. 

Aurreko deialdian 14 proiektu aurkeztu ziren Sortutakoak deialdiaren 21. edizioan. Deialdia 2022ko irailean ireki zen, eta proiektuak jaso ondoren, bi aukeratu zituen epaimahaiak. Epaimahaia Agurtzane Aizpuru (Zarauzko Udaleko kultura teknikaria), Ibon Salvador (Dantzan Bilakako koordinatzailea), Martxel Rodriguez (Led Silouette konpainia) eta Sofia Alforja izan ziren batzordeko idazkaria.

Irabazleak hauek izan ziren:

  • Horrela ez da ezer apurtuko. Fede berri bat eraikitzeko kontakizunak, Tora

  • Become, Qabalum (AURKEZPENA) 

Informazio gehiago jakin nahi baduzu, sakatu Hemen