Olatuak, Susperka, Mundura eta Tokiko deialdiak irekita
Kultur jarduera, ekimen eta proiektuak laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren zenbait deialdi irekita daude, martxoaren 30 arte.
- 914
OLATUAK
Dirulaguntza hau Gipuzkoan berrikuntza eta eraldaketa sozialeko prozesuei lotutako kultura-projektuei zuzenduta dago. Gipuzkoan lan egiten duten irabazi asmorik gabeko eta 10 langile baino gutxiagoko erakunde edo enpresa txikiei dago bideratuta deialdia.
Dirulaguntza, gehienez proiektuaren kostuaren % 70ekoa izan daiteke, eta inongo kasutan ez da 6.000 eurotik gorakoa izango da erakunde eskatzaile bakoitzeko. Jarduerak 2023 urtean egin behar dira.
- OLATUAK DEIALDIA
- Epea: 2023ko martxoaren 30a
OREKA
Gipuzkoan programa finkatuak dituzten kultur elkarteei zuzendutako deialdia. Irabazi asmorik gabeko entitateek eska dezakete, ezarritako kultur programak dituztenak eta eskualdean onartuak (aurkezten diren entitateen egoitza sozial eta fiskalak Gipuzkoan egon behar du).
Laguntza proiektuan aurreikusitako gastuen %70 artekoa izan daiteke gehienez, eta ez du urteko 30.000 euroko kopurua gaindituko. Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, bata deialdiaren urtean eta bestea hurrengo urtean.
- OREKA deialdia
- Epea: 2023ko martxoaren 30a
SUSPERKA
Gipuzkoan diharduten irabazi asmorik gabeko kultur erakundeentzako deialdia, eduki edo kudeaketaren esparruan berrikuntzak ekarriko dituzten kultur proiektuei bideratua. Gipuzkoan jarduten duten irabazi asmorik gabeko kultur erakundeentzat da.
Aurreikusitako gastuen % 70 emango da gehienez, eta laguntza ezin da 12.000 eurotik gorakoa izan. Ordainketa bi zatitan egingo da: lehen zatia 2023an eta, bigarrena 2024an, jardueraren memoria aurkeztutakoan.
- SUSPERKA deialdia
- Epea: 2023ko martxoaren 30a
TOKIKO
Gipuzkoako udalek (edo horien menpeko erakunde publikoek) antolatzen dituzten kultur jarduerak finantzatzeko deialdia. Laguntza hauen helburu nagusia lurraldeko kultur eskaintzan oreka lortzea da, eta beren kalitate eta interesagatik, Gipuzkoako lurraldeko kultur eskaintzari ekarpen nabarmena egitea hartuko da kontuan.
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da aurkeztutako gastuen % 50 baino handiagoa izango, eta gehienez ere, urteko 30.000 euro arteko laguntza emango da.
- TOKIKO deialdia
- Epea: 2023ko martxoaren 30a