GAZTEENTZAKO LABORATEGIA DANTZAGUNEAN: "Ari! Harira!!", urtarriletik martxora

Dantza laborategi honetan haria ideia nagusitzat hartuta jolastu eta mugitu egingo gara. Haria zuntz eta objektu gisa, konektatzen, lotzen eta eraldatzen duen material gisa. Haria dantzarako iruditeri gisa, dantza bat ehuntzeko iruditeria gisa. 12 eta 21 urteko gazteei zuzendua (aniztasun funtzionala dutenak edo ez).

-ren irudia
 GAZTEENTZAKO LABORATEGIA DANTZAGUNEAN: "Ari! Harira!!", urtarriletik martxora
  • Datak:
    • Urtarrila: 11, 18 eta 25
    • Otsaila: 1, 8, 15, 22 eta 29
    • Martxoa: 7 eta 14
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Ordutegia: 17:00-19:00
  • Irakasleak: Alba Fernandez eta Maylis Arrabita
  • Izen-ematea: info@artaziak.eus (urtarrilaren 8 arte)
  • Norentzat: 12 eta 21 urteko gazteei zuzendua (aniztasun funtzionala dutenak edo ez).

Informazioa: Artaziak