BUSTI DANTZAN 2024: udako ikastaroak uztailaren 8tik 12ra
Bost egunetan zehar, goiz osoko saio trinkoetan dantza klasikoa eta garaikidea uztartuko dituzte ikastaroek. Horrekin batera, dantzarien prestakuntza osatzeko jarduera osagarriak egingo dira egunero sektoreko profesional adituekin. Azken eguneko saioa eta erakustaldia Lekuona Fabrikan egingo da. Beteta daude tokiak, itxaron-zerrendarekin.
- 2391
- Datak: uztailaren 8tik 12ra
- Tokiak: Gipuzkoako Dantzagunea
- Uztailaren 12an ikastaro amaierako erakustaldia, Lekuona Fabrikan (Errenteria), 13:00etan (uztailaren 12an)
- Izen-ematea: beteta daude tokiak, baina itxaron-zerrenda dago
- Informazio esku-orria: deskargatu PDF formatuan
- Ikastaroak:
- Jauzi! Dantza klasikoa erdi maila / Garaikidea hastapena
- Murgildu! Dantza klasikoa aurreratua / Garaikidea erdi maila
- Jarduera osagarriak: ikastaro bakoitzean egunero dantzarekin zuzenean lotutako jarduera bat egingo da.
- Ordutegia
- Jauzi!
- 9:30-11:00, klasikoa erdi maila
- 11:00-11:30, atsedena
- 11:30-12:15, jarduera osagarria
- 12:15-14:00, garaikidea hastapena
- Murgildu!
- 9:30-11:00, garaikidea erdi maila
- 11:00-11:30, atsedena
- 11:30-12:15 jarduera osagarria
- 12:15-14:00, klasikoa aurreratua
- Jauzi!
- Prezioa: 60€
- Eskuorria
- Izena emateko epe-amaiera: ekainaren 14a
- Antolatzailea: Gipuzkoako Dantzagunea
- Kolaboratzailea: Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartea
- Bilbon apirilean eta maiatzean egingo den Dantzatu lehiaketan Jauzi! eta Murgildu! ikastaroetarako izen-emate bana emango da. Informazio osoa: www.dantzatu.es
Norentzat
- 12 urte baino gehiago badituzu
- Gutxienez 2 urteko dantza klasikoko prestakuntza baduzu
- Dantza garaikidean hasi nahi baduzu
- Zure teknika hobetu nahi baduzu
- Zure gorputza hobeto ezagutu nahi baduzu
- Dantza profesional moduan aritzea zer den jakin nahi baduzu
Irakasleak
- Edurne Sanz Satrústegui
Dantzaria eta dantza garaikideko irakaslea. Psikologia Klinikoan lizentziatua, UCMn. Dantza klasikoan eta garaikidean formatu zen Madrilgo Marienma Dantza Kontserbatorio Profesionalean, baita Carmen Senraren eta Madrilgo María de Ávilan ere. 2013az geroztik, Burgosko Ana Laguna EPDCYLko dantza garaikidearen saileko burua da. Hainbat artistarekin egin du dantza (Nacho Duato, Carmen Werner, Mónica Runde eta Pedro Berdäyes, Chevi Muraday, Sharon Fridman, Juan Carlos Santamaría, etab.). Dantzaria eta pedagogoa da Madrilgo Erkidegoko Trasdanza proiektuan, eta sari eta goraipamen ugari jaso ditu (Madrileko Koreografia Lehiaketa, Koreografia Lehiaketa Berria York, etab.). Pedagogo gisa, ohorezko CDC beloa jaso zuen 2020an, Gaztela eta Leonen egindako irakaskuntza-lana aitortzeko.
Dantza klasikoko klaseetan zuzeneko piano-laguntzailea: Alberto Sagardia
- Juan Carlos Ajenjo
Dantza Klasikoko goi-mailako tituluduna eta Madrilgo Dantza Kontserbatorio Profesionaleko graduatua. Montecarloko Danse Princesse Grace akademian Marika Besobrasova zuzendaritzapean eta Alemaniako Akademie Heinz-Bosl Stifftunichen osatu zuen bere formazioa. Dantzari profesionala Salzburgo eta Klagenfurt konpainietan, (Austria), baita Braunschweig eta Coburg konpainietan ere (Alemania). Hainbat koreografoekin lan egin du, hala nola: Pierre Wyss, Antonio Gomes, Raul Valdez, Óscar Araiz, Richard Wherlock, Jean Renshaw, Peter Breuer, Tsutomu Ben Lida, José María Alves, Marc McClain, Hugo Fanari, etab. “Mariemma” Kontserbatorioko dantza klasikoko departamentuburua eta irakasle titularra. Hainbat kontserbatoriotan irakasle izan da: Carmen Amaya, Komandante Fortea, Carmen Roche Dantza Zentrokoa eta Victor Ullate Eskolakoa. Halaber, irakasle egoiliarra eta gonbidatua izan da nazioarteko hainbat zentrotan (Herbehereak, Alemania, etab.).
- Tailer osagarriak
Pilates Fitness Ballet: Haroa Ederra
BalletFit: Ainara Alberro, dantzaria eta irakaslea
Profesionalen esperientzia: Irma Hoffen
Baina, zer da euskal dantza?: Gari Otamendi, dantzaria eta irakaslea
Garrantzitsua
- Debekatuta dago klaseetan bideo edota audioak grabatzea eta argazkiak ateratzea.
- Antolatzailea ez da lekurainoko ikasleen joan-etorriez arduratzen.
- Itzultzeak: ezinbestez joan ezin izatekotan (gaixotasuna edo istripua, osasun-ziurtagiriarekin), antolatzaileeek kasua aztertuko dute eta bere erabakia positiboa bada, ikastaroaren zenbatekoa itzuliko da.
- Saioetan grabatuko diren bideo eta aterako diren argazkietan norbaitek irten nahiko ez balu, aurretik idatzi behar da dantzagunea@gipuzkoa.eus helbidera