DEIALDIA: Irakitegia, dantzarako gogoeta-proiektu bat

Euskadiri lotutako 12 dantza-profesional hautatzeko deialdia. Iara Solanok, ADDEko sortzaileen batzordearekin lankidetzan, martxan jarritako proiektua baten baitan garatuko da, Baratza Aretoaren, Gipuzkoako Dantzagunearen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 10 arte dago irekita.

-ren irudia
 DEIALDIA: Irakitegia, dantzarako gogoeta-proiektu bat
  • DEIALDIA
  • Proposamenak aurkezteko epea: urriaren 10 arte 

Irakitegia

Dantzarako hausnarketa-proiektu bat da, 14 hilabetez Euskadiri lotutako 12 dantza-profesionalek osatutako talde egonkor, plural eta belaunaldi arteko batek autokudeatutako entzute-saioen bidez garatua.

Topaketa batzuk egingo dituzte, eta bertan dauden profesionalek (bai sortu berriak direnek, bai sendotuek) testuingurua aztertuko dute, etorkizun posible eta desiragarrietara proiektatzeko, eskura dauden egiturak ebaluatu, eguneratu eta hobetzeko, eta beste batzuk irudikatzeko: partaide izateko eredu eta sare berriak sortuz.

Saioetan aurrez aurreko formatuan parte hartuko da, eta ordaindu egingo da (50 €, saio bakoitzeko BEZa barne). EAE barruko lekualdatze-gastuak ere ordainduko dira.

Saioak dokumentatu egingo dira, artxibo irekia eta eskuragarria sortzeko.

Noiz gertatuko da?

2022an lehenengo bi saio planteatu dira:

  • Urriaren 23an, Baratza Aretoan
  • Abenduaren 18an, Gipuzkoako Dantzagunean
  • Ordutegia: 10:30-14:00
  • 2023 egutegia zehazteke

Nortzuk sar daitezke deialdian?

Euskadirekin lotura duten dantza profesionalak.

Deialdian sartzeko baldintzak

  • Bidali zure ibilbide profesionalaren laburpen bat (paragrafo bat).
  • Bidali motibazio-gutun bat (folio 1 gehienez). Hitz egiguzu arte-sorkuntzaren esparruan duzun esperientziaz eta interesez, baina baita testuingurua sortzeko duzun esperientziaz eta interesez ere; hitz egiguzu parte hartu duzun proiektuez edo sarea eragiten duten eta nozioa duzun proiektuez. Esaiguzu, halaber, zer espero duzun proiektu honetan parte hartzeagatik; zer ekarpen egin dezakezu, zer aurkitu nahi duzu?

2023rako 10 saioen %80an gutxienez parte hartzeko konpromisoa, grabazio bat emango da, eta kasu jakinetan, “Online” joateko aukera emango da. 2022ko 2 saioetara joatea funtsezkoa da, 2023 osorako ibilbide-orria elkarrekin markatuko baitugu.

Hautatzeko irizpideak

Sorkuntzan eta kudeaketan izandako esperientzia baloratuko da, eta belaunaldi, lurralde eta praktika aniztasuna bilatuko da.

Balorazio mahaia

Proiektua diseinatu eta koordinatzen duen taldeak osatzen du balorazio-mahaia.

Irakitegia iara Solanok diseinatutako proiektua da, ADDEko sortzaileen batzordearen enkargu gisa. Batzordea honakoek osatzen dute: Mikel Aristegui, Oihana Varela, Aritz López eta Mar García.

Edozein zalantza argitzeko kontaktua

  • info@addedantza.org
  • 675 12 80 05

Eskaerak

Eskaerak egiteko epea irailaren 23tik urriaren 10era info@addedantza.org helbidean

Eskaerak jaso ondoren, batzordeak elkarrizketak egin ahal izango ditu.

ADDEk urriaren 15ean jakinaraziko du hautaketa.