Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn (Dantzan.eus)

Dantza talde ez profesionalen entseguak baimendu ditu Eusko Jaurlaritzak neurri berriekin. Azaroaren 6an "dantza-izaerako entsegu eta emanaldi kolektibo ez profesionalak" bertan behera gelditu ziren. Orain, dantza talde ez profesionalek entseatzeko aukera izango dutela diote neurri berriek, honela adierazi da zehazki urtarrilaren 12an argitaratutako dekretuan:

-ren irudia
 Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn (Dantzan.eus)

Dantza-talde ez-profesionalen entseguei berrekitea baimentzen da, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak.

Dekretuan jasotako neurriaren arabera dantza talde ez profesionalen entseguak baimenduta daude honako neurriak betetzen diren neurrian:

  • 21:00ak baino lehenago amaitu behar da.
  • Musukoa nahitaez erabili behar da.
  • Pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantendu behar da.
  • Gehienez 6 laguneko taldeak aritu daitezke.

Gaur argitaratu dira neurri berriak eta bihar, asteazkena, gauerditik aurrera jarriko dira indarrean.

Informazioa: Dantzan.eus