DANTZAN IKASI topaketak 2024: Eibarren maiatzaren 11n

Euskal dantzaren inguruko dantzari, irakasle, begirale, dantzazale, ikertzaile, aditu eta arituei zuzendutako topaketak dira, eta egun, gure sektoreari zuzenki eragiten dioten gaiei eta eguneroko jardunean aurkitzen ditugun egoera eta auziei helduko diegu.

-ren irudia
 DANTZAN IKASI topaketak 2024: Eibarren maiatzaren 11n
  • Data: 2024ko maiatzak 11, larunbata
  • Ordutegia: 9:30 – 18:00
  • Lekua: Markeskoa Jauregia, Eibar
  • Prezioa: doakoa, plaza mugatuak!
  • Izen-ematea: Egitaraua zehaztean irekiko dugu 

 

Dantzan Ikasi Topaketak 2024 Egitaraua

9:30 Harrera eta ongi-etorria

10:00 Euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza Oier Araolaza (Dantzan)

10:30 Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak ...eta orain zer? Mikel Sarriegi (Aurtzaka, Beasain)

11:00 Atsedena eta kafea

Euskal dantza genero ikuspegitik: nondik gatoz eta non gaude?

11:30 Mahai-ingurua: Saioa Zabala (Kemen, Hondarribia-Irun), Josune Zubeldia (Otsolar, Lizartza), Izaskun Beraza (Axeri Dantza, Andoain), Elurre Iriarte (Plazara Dantzara, Baztan). Gidaria: Amaiur Aristi (Dantzan)

Euskal dantzaren belaunaldi berriak. Badatoz gazteak?

12:15 Gazteen Dantza Topaketa (EDB): Uxue Oleagordia (Gazteen Dantza Topaketan dantzarien ordezkaria), Xabier Mendizabal (EDB).

12:45 Gazteen parte-hartzea euskal dantzan: Eder Niño (Laguntasuna, Barakaldo), Jone Garreta, Inhar Torres eta Aritz Ibañez (Duguna, Iruñea), Iurretako dantzariak.

13:30 Etena. Otordua.

Transmisioa euskal dantzan

15:00 Euskal dantza hezkuntza arautuan, titulazio propioaren bila Josu Garate (Dantzerti, Dantzan)

15:30 Euskal dantzaren diploma eta formakuntza? Marie Bidart (Baionako kontserbatoria)

16:00 Nola formatzen gara euskal dantzan?

Mahai-ingurua: Mikele Albisu (Argia-Astigar, Donostia), Xabier Gonzalez (Eusko Lorak, Sestao), Patxi Montero (Herrixa Dantzan, Elgeta), Anartz Ormaza (Itxas-Alde, Bakio).

17:00 Topaketaren soka-dantza eta ostekoak.

 

2024ko Dantzan Ikasi Topaketek badute data, gorde ondo zuen agendan: maiatzak 11, larunbata. Eibarko UEUren egoitzan izango da aurtengoan dantzarion elkargunea. Ezagutza, kezkak, gatazkak, helburuak, asmoak, erronkak... trukatu eta elkarrekin hausnartzea da asmoa, aurrera begirako giltza eta gakoak bilatu asmoz.

Oraindik ez dugu guztiz itxia egitaratua, zehazten joan ahala, datozen asteetan argitaratuko dugu informazioa. Irekia dugunez programazioa, ongietorriak izango dira ekarpenak, beraz, norbaitek gaien bat proposatu edo zerbait aurkeztu nahi izanez gero idatz dezala helbidera eta saiatuko gara orain edo aurrerago proposamenari lekua egiten.

Aurreko Dantzan Ikasi Topaketak

2022

2021

Informazioa: Dantzan Ikasi