Atzealdea

Dantzaren industriaren izaerari buruzko eztabaida

Dantzaren industriaren izaerari buruzko eztabaida

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako "Dantzaren industriako emakumeen eta gizonen egoera EAEn" txostenean Jemima Canok planteatutako zalantzatik abiatuta, dantza Euskal Herrian industriatzat hartzea zalantzan jarri du Oier Araolazak.

-ren irudia Dantzaren industriaren izaerari buruzko eztabaida

Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri duen Dantzaren industriako emakumeen eta gizonen egoera EAEn txostenean Jemima Cano egileak euskal dantza genero industrialtzat jo daitekeen zalantzan jarri du. Hari horri heldu dio Oier Araolazak, Dantzaren industria oximoron bat da artikuluan.

Jemima Canok gordin agertu du bere iritzia dantzaren-industria kontzeptuaren inguruan: "Ikerketa honek ondorio bat erakusten dit: ez dagoela “euskal dantzaren industriarik”. Ideia bera berretsi du Oier Araolazak, eta gaineratu du ez duela industria izateko premiarik ikusten ere: "Dantza sustatu behar da ez industria delako, baizik eta dantza delako. Dantza ez baita industria, ez, eta gainera ez du izateko beharrik ere”.

Dantzaren sektorean egiteke dagoen gogoeta eta eztabaidarako bidea ireki da ekarpen hauekin. Canok eta Araolazak esandakoak irakurri daitezke ondoko loturan: