DANZALAVA 2024: ikastaroak eta lankidetza

Zenbait ikastarotan Gipuzkoako Dantzaguneak matrikula ordainduko dio izena ematen duen dantzari gipuzkoar bati.

-ren irudia
 DANZALAVA 2024: ikastaroak eta lankidetza

Aurten ere sormena, formazioa eta arte-ikerketa uztartzen dituen Danzálava ekimenarekin ariko gara elkarlanean. Jarduera guztiak Gasteizko Artium museoan egingo dira. 

Aurreko edizioetan egin moduan, Gipuzkoako Dantzagunetik proiektu interesgarri honetan parte hartuko dugu. Zehazki, antolatzen den ikastaro bakoitzean izena ematen duen gipuzkoar bati ikastaroaren matrikula ordainduko diogu. Laguntza jasotzeko ikastaroan inskribatzean egin behar da eskaera. Kasu bakoitzean, eskaera egin dutenei jakinaraziko diegu laguntza jasoko duten ala ez. 

DANZALAVA IKASTAROAK

Honako ikastaro hauetan emango dio beka Gipuzkoako Dantzaguneak gipuzkoar dantzari bati.

Laguntza jasotzeko aukera izateko, danzalava@gmail.com helbidean izena ematean eskatu behar da.

Danzálava 2024 egitarau osoa

Informazioa: Danzalava