EDADEI 4: Dantza, Arte Dramatikoa, Hezkuntza eta Ikerketa topaketa

Bi saio egingo dira, Bilbon urriaren 15ean, BAD jaialdiaren barruan, eta Donostian urriaren 22an, Labo XL jaialdian. Topaketaren helburua dantzako eta arte dramatikoko hezkuntzaren eta ikerketaren arloko diskurtso bateratua osatzea elkarlanean, baita kultur eta hezkuntza-politikatan neurri zehatzak harrarazteko proposamenak zehaztea ere, arte eszenikoen sektorearen garapen profesionalak gizarteari egiten dioten ekarpena sustatzeko

-ren irudia
 EDADEI 4: Dantza, Arte Dramatikoa, Hezkuntza eta Ikerketa topaketa
  • Urriaren 15a, larunbata, BAD Bilbao Jaialdia, 10:00-14:00
  • Urriaren 22a, larunbata LABO XL Donostia Jaialdia, 10:00-12:30
  • Bi saioetako sarrera doakoa eta librea da, edukiera bete arte
  • Izena eman behar da: info@addedantza.org

EDADEI

2019az geroztik, profesionalekin eta hainbat erakunde laguntzailerekin batera, ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak urtero antolatzen du EDADEI Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketa Topaketa. Topaketa horien helburua da dantzako eta arte dramatikoko hezkuntzaren eta ikerketaren arloan argudiatutako diskurtso bat elkarrekin eraikitzen laguntzea, kultura- eta hezkuntza-politikaren arloan neurri zehatzak aktibatzea erraztuko duena, arte eszenikoen sektorearen garapen profesionala eta gizarteari egiten dioten ekarpena sustatzeko.

LOMLOEren (3/2020 Lege Organikoa) arau-garapenaren aurrean, 2022ko laugarren edizioan, EDADEI 4, bi jardunaldietan zehar, eskolan dantzaren eta arte dramatikoaren presentzia indartzeko neurriak proposatu eta gogoeta egingo dugu.

EGITARAUA

Bilboko saioa

  • Data: 2022 urriaren 15a, larunbata
  • Lekua: Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola. Ibarrekolanda Plaza, Bilbo. (Sarriko metroa)
  • Ordua: 10:00-14:00
  • Saioa antzerki eta dantza garaikidearen BAD jaialdiaren barruan egingo da

Hezkuntza-egoera berria. Arte Eszenikoak eskolan. KSIgune ekosistemako sektore profesional eszenikoa (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako proiektua).

LOMLOEren arau-garapenak arte eszenikoak sartzen ditu araubide orokorreko irakaskuntzen curriculum-eduki gisa. KSIgune klusterrak goi-mailako hezkuntzaren eta kulturaren eta sormenaren sektorearen arteko lankidetza bultzatu nahi du, eta gizartean duen eragina indartu. Goi-mailako hezkuntzaren eta arte eszenikoen sektore profesionalaren arteko baliozkotze, prestakuntza, berrikuntza, ikerketa eta transferentziako zer jarduketek bultzatuko lituzkete arte eszenikoen praktika onak eskolan? Nola lagundu dezake KSIgunek dantza eta arte dramatikoko profesionalak aintzatesten eta balioesten eskolan duten presentzia indartzeko?

  • 10:00-10:15 Izena ematea eta dokumentazioa ematea.
  • 10:15-10:30 EDADEIren lau edizioen aurkezpena.
  • 10:30-12:00 Aurkezpena eta elkarrizketa arte eszenikoek hezkuntzan eta KSIgunen duten egoeraren inguruan.
  • 12:00-12.30 Etenaldia.
  • 12:30-14:00 Arte dramatikoari eta dantzari buruzko bi ikerlanen aurkezpenak.

Donostiako saioa

  • Data: 2022 urriaren 22a, larunbata
  • Lekua: Tabakalera, Plaza de las Cigarreras, 1, Donostia
  • Ordua: 10:00-12:30
  • Saioa hizkuntza eszeniko berrien Labo XL jaialdiaren barruan egingo da

Hezkuntza-egoera berria. Arte Eszenikoak eskolan. Kultura Eskolaren esperientzia, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako proiektua.

LOMLOEren garapenaren ondorioz arte eszenikoek euskal curriculumean duten presentzia berriaren aurrean, elkarrizketa bat proposatzen dugu azken urteotan Gipuzkoako bigarren hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako Kultura Eskola Programarekin zerikusia duten administrazio publikoko eragile, artista, irakasle eta hezkuntza-aholkulariekin. Honako hauek dira elkarrizketaren gida-galderak: Zein funtsezko baldintza bete behar dira Arte Eszenikoen eta Hezkuntzaren elkargunean kokatzen diren proiektu horien diseinuak? Zein ezaugarri osatu behar ditu elkargune honetan kokatzen den artistak? Nola eraiki artista-pedagogoaren edo pedagogo-artistaren profila?

  • 10:00-10:20 Izena ematea eta dokumentazioa ematea.
  • 10:20-10:30 EDADEIren lau edizioen aurkezpena.
  • 10:30-12:30 Aurkezpena eta elkarrizketa arte eszenikoen inguruan Kultura Eskola programan. Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria; Berritzeguneetako ordezkaria; Zentroetako ordezkaria eta Sortzaileen ordezkaria.
  • 12:30 Itxiera

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan ADDEko Hezkuntza Batzordearekin (Mikel Aristegui, Ebi Soria eta Alicia Gómez Linares) info@addedantza.org

Antolatzailea: (ADDE) Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko Hezkuntza Batzordea. Honako hauen lankidetzarekin: Euskal Aktoreen Batasunaren Hezkuntza Batzordea, BAD Bilbao Jaialdia, Dantzerti, Labo XL Jaialdia, Gipuzkoako Dantzagunea, Azala Kreazio Espazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Informazioa: ADDE