Artistaren Estatutuari buruzko aurkezpena

Sortzaile, egile eta teknikarien jardunak duen salbuespen egoerara egokitzeko esku-hartze eta neurriak azaldu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak.

-ren irudia
 Artistaren Estatutuari buruzko aurkezpena

Aurkezpena Donostian egin dute, Koldo Mitxelena Kulturunean, Mari Jose Telleria Kulturako diputatuak, Denis Itxaso Espainiko Gobernuaren EAEko ordezkariak eta Adriana Moscoso del Prado Kultura Ministerioko Kultura Industrietako eta Lankidetzako zuzendari nagusiak. Artearen eta Kulturaren alorreko 100 eragile izan dira ekitaldian, eta beste askok streamin bidez jarraitu dute.

Artistaren estatutua

Adriana Moscoso del Pradok azaldu moduan, ”Artistaren Estatutua ez da dokumentu bakarra, 2018tik lantzen ari garen eta arte eta kulturaren eremuko langileei eragiten dion erreforma berrien bilduma baizik. Azken batean, osatzen ari garen neurri-sorta bat da, eta beste hainbat negoziatzen ari gara”.

Ibilbide horretan, artistei eragiten dieten esku-hartze gehienak ez dira Kultura eta Kirol Ministerioaren eskumenekoak. Ondorioz, “ministerioen arteko batzorde bat sortu genuen, ordezkari ugarirekin”.

Kultur jardueraren salbuespenari aurre egiteko neurriak

Urteotako lanketak artearen eta kulturaren alorreko langileen ezaugarriak definitu, eta haien egoeraren ezohikotasuna aitortzea ekarri du: aniztasuna eta aldikotasuna, prekarietatea, intermitentzia, zaurgarritasuna, eta legezko babesik eza. Pandemiak artisten eta teknikarien ezegonkortasuna bistaratzearekin batera, egoera hori artatzeko beharra areagotu zuen.

Salbuespen egoera horretarako egokitzeko neurriak onartzen ari dira. Besteak beste, urtarrilaren 10eko Ministro Kontseiluak onartu zuen artearen eta kulturaren sektorerearentzako langabezia jasotzeko lehen prestazio berezia, eta teknikariek eta laguntzaileek ere jaso ahal izango dute. Era berean, Gizarte Asegurantzako epigrafeak moldatzeko aurreikuspenarekin ari dira lanean. Aurkezpen osoa