ESTREINALDIA: "Amoria & Dolore", Kresala Getarian abenduaren 19an

Elkanoren lehen mundu bira gaitzat duen ikuskizuna Euskalduna Jauregian estreinatuko da, Covid-19aren ondorioz, estreinaldiko data bi aldiz atzeratu ostean.  

-ren irudia
 ESTREINALDIA: "Amoria & Dolore", Kresala Getarian abenduaren 19an
  • Data: abenduaren 19a, larunbata
  • Tokia: Sahatsaga Udal Kiroldegia, Getaria
  • Ordua: 19:00

Sinopsia

Elkanoren lehen mundu bira gaitzat duen ikuskizuna Euskalduna Jauregian estreinatuko da, Covid-19aren ondorioz, estreinaldiko data bi aldiz atzeratu ostean.  

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal na- bigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abia- puntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artis- tiko-historiko bezala. Obrak Elkanoren zirkunabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreutiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzep- zio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobi- dea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko biziki- detza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendee- tan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.

Informazioa: Kresala