TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Kontzientzia muskularra", Diego Sinniger otsailaren 6an eta 7an (Haatik konpainia)

Covid-19agatik atzeratu ostean, data berrian antolatu dute ikastaroa Haatik konpainiakoek. Zenbait ariketa eta akzio landuko dituzte ikastaroan. Kontzientziatik, espazioan mugitzera eramango duen material bat garatuko da, judizioak mugimenduetan sartzeari utzi gabe.

-ren irudia
 TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Kontzientzia muskularra", Diego Sinniger otsailaren 6an eta 7an (Haatik konpainia)
  • Datak: otsailaren 6a eta 7a
  • Ordutegia: 10:00 - 14:00
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzaguneko areto nagusia
  • Nori zuzendua: dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)
  • Izen-ematea eta informazioa
  • Irakaslea: Diego Sinniger

Kontzientzia muskularra ikastaroa

Gure gorputzak etengabe bulkada elektrikoak sortzen dituenaren ideian oinarrituz, ikastaroan mugimenduaren bidez energia zizelkatzeko aukerarekin jolastuko dugu.

Ikastaro honetan eskaintzen dena, ariketa/akzio ezberdinak dira, kontzientziatik espazioan mugitzea eramango duen material bat garatuko dutenak eta judizioak mugimenduetan sartzeari utzi gabe.

Irakasle bezala daramatzadan urte guztietan ikusi dudanagatik, geroz eta argiago daukat dantzari oro bere “mugimendu pertsonalaren” bila dabilela. Banako bakoitzarentzat unibertso bat da, bere unibertsoa. Horregatik, ikastaroan zehar antzerki eta interpretazioaren zertzelada batzuk izango ditugu, lotsak galdu eta mugimenduaren bidez bakarrik adieraziko den egoera batera heltzeko, ez emoziorik sortzen ez duen estetika edo superfizialtasun batera heltzeko.

Diego Sinniger

Norberaren sentsibilitatean sakontzen duen edozein adiera artistiko maite dut. Nire mugimenduaren garapena kontzientzia muskular deitzen diodan teknika batetik dator (dantza garaikidean, hip-hopean, zirkoan edo arte martzialetan urteetan zehar izandako ezagutzen nahasketa). Batez ere Espainia eta Nueva Yorken artean hasi nuen nire dantza formakuntza, danza urbanakin. Nazioko zein nazioarteko hainbat proiektutan parte hartuz, hala nola, Brodas Bros, Uniq, Dblock, a base de bases… Era berean, Espainia, Frantzia, Belgika eta Alemanian dantza garaikidean jaso nuen formakuntza. Baita eskola eta jaialdi batzuekin ere, esaterako, Varium eskola (Barcelona), Cobosmika Seeds (Palamos), Deltebre Jaialdia… Disconnect, Liov eta Pah piezak koreografiatu ditut, eta baita Lali Ayguaderen Konpainian, Roser Lopez Espinosaren konpainian, Ziomara Hormaetxeren Konpainian, Cobosmikan,… Gaur egun, antzerkian eta Stanislavski eta Lecoq (Jacque Lecoq) interpretazio metodoetan dut arreta fokua. “Beti izango duzu mugimendu aukera infinituak emango dizkizun zure gorputzeko muskuluren bat ezagutzeko edo kontzientzia hartzeko”

Informazioa: Haatik