TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Ekintzarako erremintak", Mal Pelo maiatzaren 11n eta 12an (HAATIK LANDU)

Mal Pelo konpainiak eskaintzen duen ikastaroetan, ekintzen mekanismoekin eta hauek eragiten dutenarekin esperimentatzen da. Mugimenduaren begirada eta akzioan dagoen gorputzaren irakurketa. Zehaztasuna, iraupena, konpromezua, intentsitateak, isiltasuna, ausentziak, presentziak, puntuazioak, bizigarritasuna, kapitulazioa, fraseatzea, linealtasuna, iragankortasuna, musikalitatea, erritmoa, idazkera…dira ikastaroan eztabaidatuko ditugun terminoetako batzuk.

-ren irudia
 TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Ekintzarako erremintak", Mal Pelo maiatzaren 11n eta 12an (HAATIK LANDU)
  • Datak: maiatzaren 11 eta 12a
  • Ordua: 10:00-14:00
  • Lekua: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkide bazara).
  • Izen-ematea

Ekintzarako erremintak

Metodologia

Mal Pelo konpainiak eskaintzen duen ikastaroetan, ekintzen mekanismoekin eta hauek eragiten dutenarekin esperimentatzen da. Mugimenduaren begirada eta akzioan dagoen gorputzaren irakurketa. Zehaztasuna, iraupena, konpromezua, intentsitateak, isiltasuna, ausentziak, presentziak, puntuazioak, bizigarritasuna, kapitulazioa, fraseatzea, linealtasuna, iragankortasuna, musikalitatea, erritmoa, idazkera…dira ikastaroan eztabaidatuko ditugun terminoetako batzuk.

MARÍA MUÑOZ-PEP RAMIS / MAL PELO

María Muñoz eta Pep Ramisek eszenan eta ikuskizunen sorkuntzan aurkitu dute euren ibilbidean ezinbestekoak diren gaien inguruan esperimentatzeko, galdetzeko eta elkarbanatzeko lekurik egokiena. Sorkuntza elkarbanatua da taldearen elementu bereizgarriena. Euren ibilbidean zehar, Mal Pelok proiektu ezberdinetan eta artista ezberdinekin kolaboratzeko aukera izan du, hala nola, John Berger, Erri de Luca, Lisa Nelson, Àngels Margarit, Steve Noble, Nuria Font, Steve Paxton, Eduard Fernández, Andrés Corchero, Toni Serra, Lilo Baur, Ces Gelabert, Faustin Linyekula, Raffaella Giordano, Baro D’Evel, Leonor Leal, Marta Izquierdo eta beste askorekin.

Konpainiaren ibilbideak errekonozimendu ugari jaso ditu, esaterako, Kataluniako Kultura Sari Nazionala, Bartzelona Hiriko Saria eta Kultura Sari Nazionala, sorkuntza koreografikoen esparruan egindako lanagatik eta dantza garaikideko bide berrien irekierari emandakoagatik.

Celrako Mas Espollan (Girona) kokatutako L”’animal a l’esquena” espazioko bultzatzaile eta konpainia egoiliarra da Mal Pelo, artista eta sortzaileen arteko trukean eta erresidentzian oinarritzen dena.

Informazioa: Haatik