TAILERRA DANTZAGUNEAN: kontakt-inprobisazio saio irekiak, apiriletik ekainera

Udazkenean antolatutako dantza saioek harrera bikaina izan zutela kontutan izanda, datozen hilabeteetan kontakt inprobisazioko jamak egiten jarraituko dugu Gipuzkoako Dantzagunean. Ez da aldez aurreko esperientziarik behar parte hartzeko. Sarrera doan. Nahi duzuen saioetara etortzeko aukera duzue. Aldez aurretik izena ematea ez da beharrezkoa. Ongi etorri!

-ren irudia
 TAILERRA DANTZAGUNEAN: kontakt-inprobisazio saio irekiak, apiriletik ekainera
  • Datak eta ordutegia
    • Apirilaren 6a, larunbata 10:00-14:00
    • Apirilaren 20a, larunbata, 16:00-20:00
    • Maiatzaren 4a, larunbata, 10:00-20:00
    • Maiatzaren 18a, larunbata, 16:00-20:00
    • Ekainaren 8a, larunbata, 10:00-14:00
    • Ekainaren 22a, larunbata 16:00-20:00
  • Prezioa: doakoa
  • Izen-ematea: ez da izena eman behar
  • + info (Telegram kanala)

Kontakt inprobisazioa dantza mota irekia eta askea da. 70eko hamarkada hasieran sortu zen AEBetan. Dantzari profesional batzuk gorputzen oreka, pisua, grabitatea eta mugimenduarekin jolasean hasi ziren, besteak beste, eta esperientzia horretan oinarrituta, Magnesium izeneko performancea sortu zuten. Orduz geroztik, kontakt inprobisazioak garapen handia izan du. Gaur egun, dantza saio irekietan praktikatzen da batez ere, jazz estiloko musikariak elkartu, inprobisatzen hasi eta jamak egiten dituzten moduan. Horregatik deitzen zaie kontakt inprobisazioko saioei jamak.

Gipuzkoan, duela 15 urte inguru hasi ziren antolatzen kontakteko jamak. Praktika hori bultzatzeko asmoz, Kontakt Donostia taldea sortu zen. 2014an, berriz, EHKIE jaio zen: Euskal Herriko kontakt inprobisazio elkartea.

Gipuzkoako Dantzagunean antolatutako Kontakt inprobisazioko jamei buruzko informazio zehatzagoa jasotzeko, Kontakt Donostiako Telegram taldean sartzea gomendatzen dizuegu: https://t.me/+VeiR_T1S2n5J2Ql5