MASTER CLASSA Gipuzkoako Dantzagunean: Urtzi Aranburu, abuztuaren 7an

Urtzi Aranburu dantzari donostiarrak Jiri Kylian koreografoaren lanean oinarritutako klasea emango du. Izena emateko epea uztailaren 27 arte dago irekita.

-ren irudia
 MASTER CLASSA Gipuzkoako Dantzagunean: Urtzi Aranburu, abuztuaren 7an

Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz, aurten ez da posible izango Gipuzkoako Dantzaguneko ohiko udako ikastaroak antolatzea. Dantzak, ordea, ez du etenik, eta nazioartean goi-mailan ari den Urtzi Aranbururekin egingo dugu master class bat abuztuaren 7an.

 

MASTER CLASSA: Urtzi Aranburu

  • Data: abuztuaren 7a, ostirala
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzaguneko areto nagusia
  • Ordutegia
    • 9:30-11:00, Erdi-maila (2008 urtetik aurrera jaiotakoak eta, gutxienez, 3 urteko formazioa dutenak)
    • 12:00-14:00, Maila aurreratua 
    • Ordubeteko tartea utziko da aretoak garbitzeko eta 
  • Matrikula: 15€ (izen-ematea onartzearekin batera helaraziko zaie onartuei ordainketa egiteko bidea)
  • Izen-ematea: dantzagunea@gipuzkoa.eus 
  • Izena emateko epea: 2020ko uztailaren 27 arte 
  • Master classa unean indarrean dagoen osasun-protokoloak ezarritako neurrien barruan emango da.

 

Urtzi Aranburu (Donostia, 1972)

Donostian jaio zen 1972ko abuztuaren 2an. Thalia eskolan eman zituen lehen dantza urratsak, Luis Fuenterekin jarraitu zuen ondoren Madrilen. Mentxu Medel, Iñaki Landa, Luis Fuente, Zelma Bustillo eta Diana Landholm izan ditu irakasle. NDT2an sartu zen 1991an, eta 1993an Netherlands Dance Theater-aren lehen taldera pasa zen. 1993-2007 bitartean Nederlands Dance Theater-ean dantzatu du eta munduko koreografo garrantzitsuenen lanak dantzatu ditu: Jirí Kylián, Hans van Manen, Mats Ek edo Ohad Naharin besteak beste. Bost denboraldiz NTD2ko zuzendari laguntzaile eta konpainiako errepetidore izan zen, 2007an hasita. 2012tik Kylia Fundazioan egiten du lan, mundu osoko konpainiei irakasten. 2005ean Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen ibilbide artistikoaren saria jaso zuen (Dantzan.eus webgunetik hartutako informazioa).