2022ko udazkenean Montrealen dantza garaikideko sorkuntza egonaldia egiteko deialdia irekita dago

Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Arte eta Letren Kontseiluak (CALQ, Conseil des Arts et des Lettres), Gipuzkoako Dantzagunearekin batera, deialdia ireki dute Montrealen (Quebec) 2022ko udazkenean pieza koreografiko bat prestatzeko bi hilabeteko egonaldia egiteko.

-ren irudia
 2022ko udazkenean Montrealen dantza garaikideko sorkuntza egonaldia egiteko deialdia irekita dago

Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Arte eta Letren Kontseiluak (CALQ, Conseil des Arts et des Lettres), Gipuzkoako Dantzagunearekin batera, deialdia ireki dute Montrealen (Quebec) 2022ko udazkenean pieza koreografiko bat prestatzeko bi hilabeteko egonaldia egiteko.

Montrealgo Dantza Garaikideko Eskolan (EDCM, École de Danse Contemporaine de Montreal) ikasketak burutzen ari diren azken kurtsoko ikasleentzako pieza koreografiko bat sortzeko proiektuak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, eta bi hilabeteren buruan Montrealen bertan estreinatuko dute lana.

Etxepare Institutuak 4.000 euroko diru-laguntza emango dio hautatutako pertsonari, eta Quebeceko Arte eta Letren Kontseilua arduratuko da hautatutako pertsonaren egonaldiaz. EDCM eskolak bere gain hartuko ditu proiektuaren ekoizpen-gastuak, eta horrez batera, EDCMk 4.500 kanadar dolar ordainduko dizkio pieza koreografikoaren egile-eskubideengatik hautatutako pertsonari.

Joan-etorriko izaera duen Saison Québec – Pays Basque programaren helburua da euskal kultura eta sorkuntza garaikideari Quebecen leiho bat irekitzea, eta, era berean, Quebeceko sortzaileen lana Euskadin erakustea, hizkuntza, kultura eta artearen bidez bi herrialdeen arteko harremana estutzea. Ekimenak, kultura, sorkuntza garaikidea eta hizkuntza ardatz hartuta, diziplina anitzeko eskaintza zabala aurreikusten du. Proposamen honen bidez euskal kultura eta sorkuntzaren aberastasuna ezagutzeko aukera izango du Quebeceko publikoak eta Quebeceko sorkuntzaz gozatzeko parada izango du euskal ikuslegoak. Halaber, kultur eragileen arteko lankidetza, eta artista, sortzaile eta kultur industrien hartu emana sustatuko da.

Ezinbestean, pandemiak atzeratu zituen aurreko deialdiko egonaldiak, eta Xian Martinez egunotan ari da prestatzen Montrealen bertan 2020ko udazkenean prestatzekoa zen lana. Era berean, Bettina Szabok amaitu berriak ditu Tabakaleran eta Gipuzkoako Dantzagunean egindako sorkuntza-egonaldiak, eta apirilean aurkeztuko du Dantzazekin prestatutako pieza koreografikoa.

  • Deialdia 
  • Lanak aurkezteko epe-amaiera: 2022ko martxoaren 28a

Aurreko edizioetan hautatutako koreografoak

Euskal Herria

  • Iker Arrue
  • Natalia de Miguel eta Jorge Jauregi
  • Xian Martinez

Quebec

  • John Gerena
  • Louise Bedard
  • Bettina Szabo